Hendaian batuko dira Euskal Herriko 44 marrazkilari
2019-01-23 08:29 KultureaUrtarrilaren 26an, goizeko 10:00etan da hitzordua Hendaian.
Berrogei marrazkilari batuko dira Hendaiak hartuko dauen 62th sketchcrawl-aren deialdian, Euskalherria's SketchCrawl taldearen eskutik. Sketchcrawla nazinoarteko deialdia da, Californiatik egiten dana, baina Euskal Herrikoak badau berezitasun bat, araua apurtzen dauena. Oro har, uriak zein herriak dira halako taldeak sortzen dituenak. Gurean Euskal Herria da deialdiaren eremua eta batzeko lekua txandaka hautatzen da herrialde guztiak bisitetako. Gehienetan deialdiaren arduradun bakotxak berean egiten dauen arren ez dago arazorik gurutzatzeko: kasu honetan, Artzentalesko (Bizkaia) Gorka Belaskoren eskutik dator deialdia, ohiko ezaugarriei eutsiz: edegia, parte-hartzailea, horizontala, lehiarik bakoa, musutruk. Barakaldoko Beurko institutuko irakaslea dan marrazkilaria sare sozialen bitartez zabaltzen ditu bere kronika grafikoak.
Egunean zehar koadernoan metatzen dan produkzino grafikoa sare sozialen bitartez zabaltzen dogu, hartu gaituen herriaren izena eta izana lau haizetara zabalduz. Topaketa honeetan jakituria asko konpartiduten da, persona bera izan daiteke une batean Irakasle eta hurrengoan bakotasunak estaltzeko aholkuak jasoten dituana Jatorriaren aniztasuna ez da bakarrik geigrafikoa... marrazketearen adiera ezbardinetatik be... urteak daroazana eta ia hasi barria dana. Alkartrukaketa hori oso aberasgarria da. Leku bakotxaren ezaugarriei egokitzen dan ibilbide bat proponiduten da eta gero norberak erabagiten dau zertan finkatu begiradea. Hendaiarako atondutako egitaraua hondartzan hasiko da goizeko hamarretan Casinoaren aurrean, ohiko talde argazkia egiteko, gure geografiaren puntu ezbardinetatik hurreratzen diran marrazkilariak alkar agurtu, aurkeztu eta ezagutzeko. Hortik bakotxak aukeratu leike norantz bideratu bere lana, paisajeak, personak, arkitekturea, danetatik topau daiteke Bidasoaren bazter honetan. Ordubata eta erdietan pilota lekuaren inguruan batuko gara, danak alkarregaz bazkaltzeko. Arratsaldeko hiruretan Bixintxo jaien Tanborradea izango da abiapuntua, Pellot en inguruan antolatzen dana modu grafikoan islatzeko. Seiak aldera amaitutzatt emongo dagu jardunaldia.
Partaideak. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik dago ziurtatuta parte hartzea. Dagoeneko Hendaia, Arrasate, Artzentales, Bergara, Elorrio, Gasteiz, Iruñea... Debagoieneko eskualdeko taldea beti bezain indartsu, baita beste talde batzuetako marrazkilariak.
Euskalherria's SketchCrawl taldea
Aitzindariak dira koadernoaren gainekoa marrazketan. Aldez aurretik hainbat lekutan egin ditu deialdiak: Bilbo, Iruñea, Baiona, Donostia, Gasteiz, Donibane Lohizune, Donibane Garazi, Aramaio, Arrasate, Balmaseda, Bergara, Aramaio, Barakaldo, Eibar, Eugi, Ea, Karrantza, Lekeitio...
Modu nasaian egiten bada be, topaketa honetan Urban Sketchers Dekalogoa:
1.- Tokian marrazten dogu, barruan ala kanpoan, ikusten doguna zuzenean islatuz.
2.- Gure marrazkiek gure inguruko istorioa dakarre, bizi garen eta bidaiatzen dogun tokietakoa.
3.- Marraztean, toki eta une jakin bat islatzen dogu.
4.- Ikusten ditugun eszenakaz leialak gara.
5.- Estilo ezbardintasuna ospatzen dogu, eta edozein tresna eta euskarri erabilten dogu.
6.- Alkarri laguntzen deutsagu eta taldean marrazten.
7.- Gure marrazkiak sarean alkarbanatzen ditugu.
8.- Mundua marrazkiz marrazki erakusten dogu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!