'Lautan Hiru: antzerki txikia, festibal handia' Bilbon

Bizkaie! 2019-01-22 13:25   Kulturea

Egitasmoaren helburuetako bat euskerazko antzerkia hauspotzea da.

2019ko urtarrilaren 31tik zezeilaren 21era, eguenero, Lautan Hiru: antzerki txikia, festibal handia jaialdia antolatuko da Bilbon. Euskaltzaindia da egitasmoaren bultzatzailea, Cafe Bar Bilbao, Zazpi Katu gaztetxea eta Bira kulturguneagaz batera. Era berean, lau eragileen egoitzak izango dira antzezlanen agertokiak.

Euskaltzaindiaren mendeurrenaren barruan antolatzen dan egitasmo kultural barriak hiru helburu nagusi ditu:

1. Euskerazko antzerkia hauspotu (lanen hizkuntzea euskerea izango da).

2. Antzerkilariei beren lanak erakusteko guneak eskaini.

3. Zazpi Kaleetako giroan eragin eta Bilboko kultura aukerak zabaldu.

Formatu txikiko lanak erakutsiko dira, iraupenari zein muntaiari jagokonez (oro har, 20-30 minutuko piezak izango dira). Halan da be, luzeagoren bat be programauko da (pieza honeek Biran eta Zazpi Katu Gaztetxean eskainiko dira, azken orduko saioan). Esandako guneetan obra bana antzeztuko da, 19:00etatik hasita, eta emonaldi bakarra izango da leku bakotxean.


Sarrera-laguntzinoa

Antzerkizaleek hiru pieza ikusteko aukerea izango dabe, aurretik laguntzino-bonoa erosita (5€). Laguntzino-bonoak Biran (Erronda kalea, 2) eta Euskaltzaindian (Plaza Barria, 15) salduko dira (50 laguntzino-bono guztira), astebete aurretik.

Pieza bakarra ikusi nahi dauenarentzat, barriz, euro biko sarrerak be egongo dira espazio desbardinetan, beti be bonoak ez badira agortu edo espazioen aforoak aukerea emoten badau.

Bestalde, egitasmoak zaleen fidelizazinoa bultzatu nahi dau, eta hiru antzezlanak ikusten dituenen artean 'opariak' zozketatuko dira, astero-astero. Zozketea azken emonaldiaren ostean egingo da, eta opariak Zazpikaleetan euskerea eta euskal kulturea bultzatzen daben negozioakaz adostuko dira.

 

Egitaraua

Urtarrilak 31:
- 19:00 Cafe Bar Bilbao
Tabernaria (Mikel Martinez, 30 min.).

- 20:00 Euskaltzaindia
Komuna (Irati Agirreazkuenaga, 20 min).

- 21:00 Bira
Basatiaren mintzoa (Maite Arrese, 40 min).


Zezeilaren 7an:
- 19:00 Euskaltzaindia.
Mary’s dream/Maryren ametsa (Amaia Ruiz de Galarreta, 14 min.)

- 19:30 Cafe Bar Bilbao
XVI. Cafe Bar Bilbao Gidoi Saria: 
Lurrun minez (Galder Perez, 25’ + Foruma).
- 21:00 Zazpi Katu
Morbus Operandi (Ane Zabala eta Aiora Sedano, 50 min)

Zezeilaren 14an:
- 19:00 Bira
Inor ez dator (Amaia Irazabal, 15 min.).
- 20:00 Bira
Deskontrolatuak (Karmele Larrinaga eta Iratxe Urkiaga, 25 min.).
- 21:00 Zazpi Katu
Tomiris (Iñaki Ziarrusta, 50 min.).


Zezeilaren 21ean:
- 19:00 Euskaltzaindia
Minus Ukittua (Telmo Irureta, 20 min.).
- 20:00 Zazpi Katu
Maite(k)ale borroka (25 min.).
- 21:00 Bira
Gudua (Asier Hernandez eta Dorleta Urretabizkaia, 55 min.).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu