10.000 lagun baino gehiago Hontza, Durangaldeko Natur Zientzien Museoan

Bizkaie! 2019-01-22 09:10   Kulturea

Orain dala hile bi eskaz, Hontza Museoak ateak zabaldu zituanetik 4 urte bete dira.



Carles Puche irakaslea.

Joandako asteburuan, EHU-UPV-ko Ilustrazino Zientifiko ikasleek, praktikak egiteko asmoagaz, Mañariko Hontza Museoa bisitau dabe. Eurekaz batera Carles Puche irakaslea eta bere emaztea, eta Vega Asensio Doktorea, Enrike Huerta, Hontza Fundazinoko lehendakariaren lagunak diranak.

Orain dala hile bi eskaz, Hontza Museoak ateak zabaldu zituanetik 4 urte bete dira, eta Natur Zientzien Museoak badau zer ospatu. Asteburuko EHU-UPVko ikasleakaz eta hurreratu diran ganerako bisitariakaz, 10.100 bisitarien kopurua gainditu dau.

Hontza Museoa 2019ko programazio barria atontzen dabil eta duda barik Biodibersidadea gehiago ezagutzen eta jagoten lagunduko dabe.

Azken buruan, garraio publikoaren ordutegi barriari esker, bisitariei errazago egingo jake Mañarira hurreratzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu