Urtarrilaren 21ean, Bilboko Udal Txistulari Bandea eszenatokietara bueltauko da

Bizkaie! 2019-01-21 09:45   Musikea

Ikuskizuna Euskalduna Jauregiko A3 aretoan, 19:30ean izango da.

Suakaiko Sustraiak izeneko ikuskizunaren ondoren, Bilboko Udal Txistulari Bandea formazino tradizional legez bueltauko da eszenatokietara astelehen honetan, urtarrilaren 21ean. Sarrerak zenbakituak dira eta Euskalduna Jauregiko txarteldegietan (2 euro), www.euskalduna.eus webgunean (3 euro) eta Kutxabank-en zerbitzu anitzeko kutxazainetan (3 euro) erosi ahal dira.

Garikoitz Mendizabal zuzendaria eta txistu lehena, Idoia Kareaga txistu bigarrena, Gorka Zabaleta eta Sabin Bikandi, silboteak, eta Iñaki Letamendiaren eskutik, perkusinoa-atabala, emonaldian zehar, honakoak entzun ahal izango dira, besteak beste: Jose Luis. Ansorenaren Portu (Lau ataletako alborada), Aita Hilario Olazaranen Harkaitzak, Pascual Pérez Chovíren Lislorea Jose Luis Ansorenaren moldaketakaz, Luis Arambururen Fandango Zaharra eta Tomás Garbizuren Oraingo aldian.


Bilboko Udal Txistulari Bandea

Gaur egun ondokoak dira Bilboko Txistularien Bandako partaideak: Garikoitz Mendizabal zuzendaria, Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier García. Urte honeetan aukerea izan dogu gutxienez ezaugarri bi atzemoteko: saioen kalidadea batetik, eta, bestetik, saio bakotxa besteetatik ezbardintzeko egindako ahalegina. Bidebarrieta Kulturgunean zenbait emonaldi egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa antolatzen hasi ziran eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen dau; bertan, txistularien bandearen saioeakaz batera goi mailako profesionalakaz eta taldeakaz lankidetzako saioak buztartu ditue.

Bandeak baditu zazpi disko eta DVD bat kaleratuak: Bilboko Udal Txistu Banda; Alos Quartet Harizko Laukoteagaz Harizko Txistua; Hala ere Kepa Junkera, Pello Ramírez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, Marijose Arregi eta Xabi Zabalaren laguntzaz; Bihurrikeritan txistularien errepertorio birtuosoa batzen ebana; Kantari Gabonetan Leioako Kantika Koralagaz; Plazan erromerietako eta jantzaldietako musika-lanakaz; Xabier Zabalagaz Gogoeta eta azkena, X Urte, hamaika lagun DVDa euren hamargarren urteurrena ospatzeko.


Egitaraua

Portu (Lau ataletako alborada) - Jose Luis Ansorena.
* Zortzikoa
* Kontrapasa
* idiarena
* Biribilketa

Harkaitzak - Aita Hilario Olazaran.
* Goizean eguzpikean
* Ugiñetan
* Txoriekin

Lislorea - Pascual Pérez Choví / Arr: Jose Luis Ansorena

Fandango Zaharra - Luis Aramburu.

Erantzunik gabeko galderak - Carlos Sánchez Ekiza
* Andante mosso
* Allegro Andantino
* Andante
* Allegretto poco mosso
* Andante
* Allegro con fuego

Serie A - Ramón Méndez Orbegozo.

Oraingo aldian - Tomás Garbizu.

Iribaseko ingurutxoa - Herrikoia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa