Valladolid Max 2019 Sarien eszenatokia izango da
2019-01-18 08:41 KultureaJaia Calderon Antzokian izango da maiatzaren 20an.
SGAE Fundazinoak prentsaurrekoan jakinarazoi dau Arte Eszenikoen XXII. edizinoaren eszenatokia Valladolideko Calderon Antzokia izango dala. Bertan egingo jake antzerkia eta jantzea lanbidetzat daben eragileei Espainian daben autorpen jai handienetakoa. Sariak emoteko galea maiatzaren 20an izango da.
Edizino barri hau holan eman ahal izateko SGAE Fundazioak eta Valladolideko Udalak alkarlan hitzarmen bat sinatu dabe. Komunikabideakaz izandako harreran uriko alkatea izan da, Óscar Puente, SGAE Fundazioaren presidentea Ana Graciani, baita Calderon Antzokian zuzendari artistikoa José María Viteri be.
SGAE Fundazinoaren presidenteak aurtengo mezu nagusiaren garrantziaz egin dau berba; Ana Gracianik zera esan dau: Max Sari honeek askatasunaren ardatz bilakatu nahi ditugu, persona eta giza-talde guztien oihartzuna, errespetuaren mugarritik, artea, edozein formatan, ezelan be zapaldua izan daitekeenaren gomutea.
Hiru ordezkari nagusiakaz bat egin dabe Ana Redondo Valladolideko Udaleko Kultura eta Turismo zinegotziak, eta, Rubén Gutiérrez, SGAE Fundazinoaren zuzendari nagusiak.
Orain arteko 21 sari emote guztiak Estaduko hainbat uriburutan emon dira, Max Sariek izakera mobikorra dabelako, erabateko eszenatokitan izan dira: Sevillan, Bartzelonan, Bilbon, Cordoban, Guadalajaran, Las Palmas de Gran Canarian, Madrilen, Valentzian, Vigon edo Zaragozan, esaterako. Ostera, lehenengoz egingo dira Gaztela Leonen, hau da, 2019ra arte, ez da Max edizinorik egin sekula erkidego honetan.
Zezeilaren 14an, XXII. edizinoaren hautagaien iragarpena
Arte Eszenikoen XXII. Sarion edizinoari lanbidearen 3.000 profesionalek baino gehiago eutsi deutsie eta 350 ikuskizun aurkeztu dira. Hautagaiak hurrengo zezeilaren 14an ezagutzera emongo ditue.
SGAE Fundazinoaren ohiko antolakuntzearen eskutik, 23. urtebetetzean dira Estadu mailan jantza eta antzerki sormena autortzen dituen saririk garrantzitsuenak. Aurreko edizinoetan legez, 2019ko Arte Eszenikoen Max Sari honeetan lehian izango diran kategoria guztiei, beste hiru gaineratuko jakez: Arte Eszenikoen defentsan eta sustapenean persona batek jorratutako ibilbidea autortzen dauen Ohorezko Max Saria; antzerki edo eta jantzagintzea ikuspegi sozial eta integratzaile batetik bikain lantzerik izan daben talde afizionatuentzako Max afizionatua edo Arte Eszenikoen aldeko lanari Saria; eta, Ikuslegoaren Max Saria; horren bidez bidez antzerki eta jantzearen ikusleek hautagaitzan diran gustuko eta denporaldiko ikuskizunen alde botoa emoteko aukerea izango dabe, hain zuzen be, #VotaMax izeneko online aplikazino mobikor bati esker.
Azken urteotan sektorearen erreferente bihurtu jakuz Max Sari honeek eta ikusle zein jarraitzaile kopuru azpimarragarria lortu dabe, talde eta konpinia ezbardinen arretea piztuz Estadu osoan. Azken edizinoa Sevillako Cartuja Center CITE dalakoan izan zan 2018ko bagilaren 18an. Lanbidearen 3.370 profesionalek eutsi eutsien orduan, danetara, 394 ikuskizun aurkeztuz.
Max Sariak
1998tik, Arte Eszenikoen Max Sariak SGAE Fundazinoaren eta SGAE beraren ekimena dira, eta herrialdeko antzerkiko zein jantzako profesionalentzat onespen handiena dira, lankideak eurak diralako hautesleak. Gerra osteko artearen barrikuntzeari ekin eutson Jon Brossak, olerkari eta artista plastiko gogoratuak (Bartzelona 1919-1999), diseinautako mozorrodun sagar ospetsuetako bat eroateko aukerak indarrean dira, honenbestez.
Bestalde, honakoak dira 22. Max Arte Eszenikoen Sarien antolakuntza batzordea osotzen daben sortzaileak: Ana Graciani, SGAE Fundazinoaren presidentea; Pilar Jurado, SGAE Fundazinoaren Arte Eszenikoetarako zuzendari instituzionala; eta, Eduardo Galán, Yolanda García Serrano, Juan Luis Mira, Paloma Pedrero antzerkigileak zein María Pagés jantzagilea, guzti-guztiak, SGAE taldearen Eskubide Handiko lan-taldearen partaideak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!