Xabi Aburruzaga eta Miren de Miguel izango dira Farolin eta Zarambolas
2019-01-18 08:07 KultureaZezeilaren 28tik martiaren 5era egingo dira Bilboko Aratusteak.
Jai Batzorde Mistoak (Udala eta Konparsak) Bilboko Aratusteetako pertsonaiarik ospetsuenak aukeratu ditu: Farolin eta Zarambolas. Aurten, Xabier Aburruzaga trikitilaria eta Miren de Miguel aktore eta sopranoa izango dira Farolin eta Zarambolas, hurranez hurran. Baserri giroko aratuste tradizionaletan ohikoak izan diran epaiketak, urteko pertsonaia txarren kontrakoak, urira ekarri zituen 1984an. Holan hasi zan Farolin eta Zarambolasen epaiketearen tradizinoa Bilbon.
Farolin pertsonaia esparru publiko edo profesionalean ezagutzea lortu dauen bilbotar bat izaten da urtero (ez dau zertan Bilbon jaioa izan, baina uriagaz lotura sendoa izan behar dau). Bilboren izena hitzetik hortzera darabilen personea da Zarambolas eta bere ustea Semper Plus Ultra (Beti harago) esaldiak laburbatzen dau.
Xabi Aburruzagak beteko dau Farolinen lana 2019an. Txikitatik ibili da trikitixa joten, eta gaur egun mundu zabalean ibilten da. 1999an kaleratu eban lehenengo diskoa. Aste Nagusian, Aburruzagak Txupineren Eguna alaitzen dau. Hortaz, Txupineren Trikitilari bihurtu dala esan geinke.
Miren de Miguel, ostera, Zarambolas izango da. Alderdi profesional ugari jorratu ditu, baina kantugintzeak egin dau ezagun hemen eta kanpoan, soprano trebea da eta. Oholtzan sarri ikusten dogu, aktorea be badalako, eta fokuetatik urrun, komunikazinoaren munduan ibilten da beharrean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!