Indie festibala dakar EHUk martian

Bizkaie! 2019-01-16 12:01   Musikea

Tulsa, The Mani-las eta Lukiek taldeek joko dabe, besteak beste.

The Mani-las hirukotea | Ikusi handiago | Argazki originala

Igaz antolatutako lehenengo edizinoari segidea emoteko asmoz, II. Indie Festivala antolatu dau EHUk, Bilbon, martiaren 1ean eta 7an. Abandoibarrako Bizkaia Aretoko Mitxelena gelan izango dira emonaldiak, doban. Danetara, egun bitan sei kontzertu.

Lehenengo egunean, martiaren 1ean, The Mani-las izango da kartelburu. Mariana Pérez, Olaia Bloom eta Maika Makovski batzen dituan hirukoteak garage-rock freskoa eta indartsua lantzen dau. Egun horretan, oholtzan egongo da Mungiako Lukiek hirukotea be. Belako taldeko Josu Billelabeitiari Antton Goikoetxea eta Christian Rodriguez batu jakoz. Eguneko hirugarren taldea Dekot izango da, hau be bizkaitarra.

Bigarren egunean, martiaren 7an, Tulsa da karteleko talderik nabarmenena, Miren Iza gipuzkoarraren proiektua. Bakarlari legez etorriko da María José Llergo andaluziarra eta, azkenik, FAZ bikoteak joko dau. Egun bietan, 20:00etan hasiko dira saioak.

EHUko Bizkaiko Campusaren Indie Festivalaren helburua musika independentearen eszenea indartzea eta estilo horretan dabizan taldeei ikusgaitasuna emotea da. Batez be, Bizkaiko eta Espainiako taldeak ekarten ditue. 2012an eta 2013an antolatutako Bizbak Indie Festival ekimenaren oinordekoa da honako hau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu