XXXVI. Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketarako deialdia zabalik
2019-01-16 09:55 KultureaEuskerazko zein gaztelaniazko modalidadeak dagoz.
Beste behin, Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketako deia zabaldu dau Bilboko Udalak. XX. mendean euskal letren eta hizkuntzearen modernotzean ezinbestekoa izan zan idazle bilbotarraren omenez antolatzen dan sariketa literario hau zaharrena da urian: Dagoeneko, 36. edizinora heldu da. Jentea sortzera bultzatzea eta Gabriel Arestiren figurea gogoratzea dira helburuak.
Testuak bialtzeko epea martiaren 30era arte egongo da zabalik. Euskeraz zein gaztelaniaz idatzi leitekez ipuinak, eta modalidade bakotxean 3.500 euroko sari nagusia egongo da. Ganera, akzesitak be banatuko ditue. Hizkuntza bakotxerako epaimahai bat egongo da.
Ipuinen gaia librea da, eta 18 urtetik gorako edonork hartu leike parte. Gehienez 15 orrialdeko testuak onartuko ditue. Oinarriak hemen.
2018ko edizinoan, Gilen Mejutok irabazi eban euskerazko kategorian, Mutxikina eta zuztarra kontakizunari esker. Gaztelaniazko ipuinen sailean, sariduna Marcelo Britos izan zen, Vienen lanagaitik. Lehiaketara 1.663 jatorrizko ipuin bialdu zituen parte-hartzaileek, horreetatik 59, euskeraz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!