Topaldia dakar Euskaltzaleen Topaguneak

Bizkaie! 2019-01-11 13:02   Kulturea

Topaldia, euskaltzaleen mobimentuaren gogoetarako gunea.

Urtarrilaren 31an izango da aurten, Bilboko EHUren Bizkaia aretoan. Euskaraldiak euskaltzaleen mobimentua barritzeari begira ekarri dituan aukera eta erronkez hausnartzeko osotu dabe edizino barri honetako egitaraua. Datozen urteetarako lehentasunei eta kontuan hartu beharreko elementuei begira jartea izango da helburua. Horretarako, hizlariek bakotxaren ikuspuntutik egingo deutse gaiari ekarpena. Izena emon nahi dabenek urtarrilaren 23a bitartean izango dabe aukerea hemen

Egitarau oparoa

Topaldia Jasone Mendizabalek hasiko dau Euskaltzaleen Topaguneak mobimentuaren egoerearen ganean dauen irakurketea eginez. Jon Sarasuak autoeraketea izango dau berbagai, Hiztunpolisa saiakeran jasotakoak eguneratuz. Manex Agirre euskera teknikariak, barriz, lankidetzearen gaia landuko dua. Jarraian, Ipar Euskal Herrian erabilereari begira zabaldu dan abaguneaz jardungo dau Eneko Gorri. Goizari amaierea emoteko, taldeka lan egiteko aukerea izango da autoeraketa eta alkarlana oinarri hartuta.

Bazkaldu ondoren, Mari Luz Estebanek mobimentu feministearen ibilbidea izango dau ardatz, eraldaketarako ispilu izan daitekeelakoan. Topaldiagaz amaitzeko, Elena Laka eta Rita Aldabaldetrekuk ekarpen lanaren lehen ondorioak plazaratu eta aurrera begirako proposamenaren barri emongo dabe.


Topaldia, euskaltzaleen mobimentuaren gogoetarako gunea

Euskaltzaleen mobimenturako interesekoak diran gaien inguruan hausnarketea egiteko helburua dau Topaldiak, Euskaltzaleen Topaguneak urtero antolatzen dauen jardunaldiak. Barrura begirako gogoeta eta elikadura tresnea izateaz gan, bestelako eragile zein norbanakoakaz alkartrukea bideratzeko espazioa be eskaintzen dau. Hamazortzi urteko ibilbidean, mobimentuko eta euskalgintzako kideen alkargune, formazino eta gogoetarako ezinbesteko hitzordu bihurtu da Topaldia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu