Garazi Sánchez surflariak irabazi dau Getxoko 2018ko kirolari onenaren saria
2019-01-11 08:26 KultureaGetxo Sasoi Sasoian Kirolaren XII. Galan 350 bat persona batu ziran bart.
Garazi Sánchez surflariak jaso eban bart Getxoko 2018ko kirolari onenaren saria, Getxoko Udalak Olatua itsas bidaien terminalean antolatutako Getxo Sasoi Sasoian Kirolaren XII. Galan. Sari horregaz, Getxoko surflariak denporaldi bikainari amaierea emon deutso, Europan hirugarrena izatea, Espainiako txapelduna izatea eta Japonian lehiatutako Aloha Cup txapelketan urrezko domina (selekzinoka) irabazi ondoren. Epaimahaia Getxo Kirolak-eko eta udal teknikariek nahiz herrian kirolagaz loturea daben erreferentziazko personek osotu eben, eta junior mailan, Olatz Etxebarria judokea eta Rafa Vilallonga bedar hockey jokalaria, eta senior mailan, Pablo Paredes eskubaloi jokalaria be saritu zituen.
Garazi Sánchez pozik egoan eta jasotako saria eskertu eban, 2018ko kirolari onena izentetan dauena: nire bizitzea kirolaren inguruan ibili da beti. Garaipenak eta porrotak alde batera itxita, kirolari hezkuntza edo kultura kutsu handiagoa ikusten deutsat eta persona legez emon deustan guztia da gauzarik garrantzitsuena. Oso pozik nago surfean profesional moduan ibili naitekeelako; nire amesa eta nire pasinoa da.
Imanol Landa alkateak edizino honetako goiburua nabarmendu eban galan: Danon arteko kirola, nahiz eta egiten dan modalidadea banakakoa izan, kirolarien, talde teknikoen eta familiaren eta ingurune sozialaren arteko laguntzinoa eta lankidetza emoitza onak lortzeko funtsezkoa dala gogoratzeko. Hau kirolak irakasten deuskun ikasketa handienetako bat da, baita ezinbestekoa bizitzako eremu guztietan be. Hori dala eta, Landak eskerrak emon eutsozan klubek eta alkarteek, kirolariek eta ikastetxeek osotutako komunidadeari, euren lan eta inplikazinoangaitik. Eta batez be eskerrak gaur saririk jaso ez arren, Getxoko kirolari guztientzat ezinbestekoak izan eta izaten jarraitzen daben persona guztiei, euren laguntzino eta babesagaitik. Izan be, gaur merezimenduz sarituak izandako kirolariek ondo dakite, euren lorpenen atzean, beti persona batzuk dagozala, eta euren laguntzinoak kirola danon artean egiten dogula gogorarazoten deusku.
Sari kolektiboak
Getxoko kirolaren jaian 350 bat persona batu zirn, baita sarituak izandako Getxoko Aixerrota Boleibol Klub Taldeko gazteen taldeak be, emakumezkoen kategoriaan, eta RC Jolasetako bedar hockey-ko taldea, gizonezkoen kategorian. Senior taldeei jagokenean, sariak jaso zituen Bizkerre Futbol Klubeko nesken taldeak eta Fadura Tenis Klubeko mutilen taldeak.
Sari bereziak
Sari berezien atalean, Hockey Stick Getxo Klubaren sortzaileak, Verónica Grandek, Bardintasuna indartuz saria eskuratu eban, bardintasuna sustatzeagaitik; Getxo Arraun Taldeko Jorge Pineda arraunlariak, barriz, elbarriak diran kirolarientzako Marka hausiz saria irabazi eban; Koldo Gorrotxategik Kiroltasuna saria Getxo Errugbian daroan ibilbide luzeagaitik; Trirunners Running Klubak Getxo Barrituz barrikuntzarako saria; Juan Carlos Larreak Getxo Zabala saria, piraguismoa sustatzeko Getxo Kayaka klubean egindako lanagaitik; eta José Luis Ribedek Aitzindariak saria, beleagaz lotuta kirol ibilbide goresgarria egiteagaitik Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Klubean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!