Sei erakusketa Bilboko Expodistrito programan
2019-01-10 11:48 KultureaUrtarriletik martira bitartean, koadroak eta argazkiak ikusi ahal izango dira uriko udaltegietan.
Artea eta sorkuntzea uriko auzo guztietako herritarrei hurreratzea, eta artista gazteei zein beteranoei erakusketak egiteko espazioa eskaintzea dira Expodistrito egitasmoaren helburu nagusiak. Normalean, hiru hileko zikloetan banatzen dabe eskaintzea. Urtarriletik martira bitartekoa astelehenean hasiko da, sei artistaren lanak ardatz.
Lucía Higueras, Fuensanta Ruiz Urien, Daniel Fernández Uriarte, Begoña Aspuru Soloaga eta Moisés Gutiez Nozal margolariak eta Sara de Diego Flores argazkilaria aukeratu ditue ziklo honetarako. Martiaren 29ra bitartean, euren lanak auzoetako udaltegietan erakutsiko ditue, txandaka. Esate baterako, De Diegoren argazkiak Castañosen ikusi ahal izango dira, zezeilaren 1ean Abandoko udaltegira eroaten dituen arte.
Castaños eta Abandoko auzo-etxeakaz batera, honeetara be helduko da Expodistrito oraingoan: San Frantzisko, San Inazio-Ibarrekolanda, Begoña, Burtsa, Errekalde eta Otxarkoagara. Udaltegi bakotxean erakusketa ibiltari bat baino gehiago egongo dira, eta erakusketa bakotxa leku batera baino gehiagotara eroango dabe.
Hasierako egunetan, urtarrilaren 14tik, hauxe izango da programazinoa: San Inazion Lucía Higueras, Castañosen Sara de Diego, Abandon Fuensanta Ruiz, Burtsan Daniel Fernandez, Otxarkoagan Begoña Aspuru eta Begoñan Moisés Gutiez.
Expodistrito programea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dau urtero. Urtarriletik martira bitarteko egitaraua, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!