'Musikarium', umeei zuzendutako antzerkia urtarrilaren 13an, Bergaran

Bizkaie! 2019-01-09 12:56   Musikea

Urtarrilaren 13an, Bergarako Seminarixoan estreinauko da 18:00retan.

Oihan Vega eta Xabier Zabala. | Ikusi handiago | Argazki originala



Gaur aurkeztu dabe Donostian Musikarium, musika-kontzertu didaktikoa. Umeek modu didaktiko eta pedagogiko baten bidez eta musikearen munduan sartuta, hainbat musika eta musika tresna ezagutuko ditue Euskal Herrikoakaz konparetako, horreen desbardintasun eta antzekotasunak azalduz.

Musikarium ikuskizuneko protagonista abestea gustuko dauen 8 urteko neskatoa da, Ilargi izenekoa. Olentzerok eskuko telefonoa erregalau eutsonetik ez dau beragaz ibili besterik egin. Badau dohain berezi bat eskuko telefonoak, gehiegizko erabilereak maite dozun hori kentzen deutsu eta Ilargik asko erabili dauenez ahotsa galdu eta ezin dau kantau. Baina Mari Domingik edabe magikoa dauka Ama Lurreko lau osagaiakaz egiten dana. Osogaiak kontinente desbardinetan topau beharko ditu Ilargik ahotsa berreskuratzeko. Herrialdeetako hizkuntzak ikasi eta baita musikak be osogaiak bilatzen dituan bitartean. Kulturak, hizkuntzak, ohiturak ezagutuko ditu eta Euskal Herrikoakaz konparau. Ilargi hainbat musika tresnen antzekotasunaz jaubetzen da.

Bidaia didaktiko alaia da Ilargik dakarrena. Ikusle gazteak adi egongo dira musikeagaz, marrazki bizidunakaz, antzerkiagaz eta aurkezleak kontauko dituan istorioakaz. Berreskuratuko al du Ilargik ahotsa? Kantauko al dau barriro? Ikasiko ete dau Ilargik eskuko telefonoari erabilera arduratsua emoten? Musikarium ikuskizun pedagogikoak ditu erantzunak.


Musikarium

- Gidoia, zuzendaritza artistikoa eta aurkezlea: Oihan Vega.
- Musika sorkuntzea eta zuzendaritza musikala: Xabier Zabala.
- Musikariak: Xabier Zabala, Luis M. Moreno (Pirata), Igor Torre eta Igor Telletxea.
- Argi eta bideo teknikaria: Factory Logistica S.L.
- Soinu teknikaria: Iker Aginaga.
- Atrezzoa: Jesus Uranga.
- Munduaren irudia: Iratxe Maruri.
- Irudiak eta animazinoa: UNDO animotion.
- Produkzinoa: Baga-Biga.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu