Badatoz Bilboko Antzerki Arineko 7. Jardunaldiak

Bizkaie! 2019-01-09 09:58   Kulturea

Jardunaldiak, 2019ko martiaren 29tik apirilaren 28ra bitartean izango dira P6ko gune ezbardinetan.

P6, Arte Eszenikoen Sortzaileen Alkarteak bultzatuta eta Bilboko Udaleko Kultura Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Café Bilbao/Tartean Teatroak eta P6 antzerki laborategiak lagunduta hemen dira aurtengo jardunaldiak.

P6ko Antzerki Arineko 7. Jardunaldiak, 2019ko martiaren 29tik apirilaren 28ra bitartean izango dira P6ko gune ezbardinetan.

Antzezlanek gehienez 15 eta gitxienez 10 minutuko iraupena izango dabe. Testuak estreinau bakoak izan behar dira, eta jatorrizkoak, hau da, ez da antzezlan luzeagoen moldaketarik onartuko.

Euskerazko edota gaztelaniazko testuak onartuko dira. Gitxienez antzezle bik jokatuko dabe eta hortik aurrera, nahi beste. Bakarrizketarik ez da onartuko. Antzezlanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira.

Ez da audio ezta argiztapen sistemarik egongo. Argiztapena (eta audioa), aretoak daukana izango da edota eszenografiako elementuek esksintzen dabena (Lanparek, linternek, mp3ek, sakeleko telefonoek...).

Gaia eta estiloari jagokonez, libreak izango dira.


Epea, aukeraketea eta saioak

Aurten 10 lan hautatuko dira, eta oraindino zehaztu barik dagoan egutegi baten arabera, zenbait egunetan eta emonaldietan zehar antzeztuko dira. Muntaia guztiek emonaldi kopuru bardina izango dabe.

Cafe Bilbaok antolaturiko Teatro Laburreko Sarien artean, muntai horreen barruan bat aukeratuko da.

Emonaldien lehenengo eguna 2019ko martiaren 29an izango da. Emonaldi bakotxean batutako diru-kopuruaren % 80 taldeentzat izango da.


Produkzinorako sari eta dirulaguntzinoak

- Alez Angulo Antzerki Arineko Saria (Bilboko Udaleko Kultura Sailak babestuta): 3.000 euroko diru sari hau Antzerki Arineko Jardunaldietan aurkeztutako lan onenari emongo jako. Arte Eszenikoetako profesionalez osoturiko epaimahai batek aukeratuko dau lan irabazlea.

- Kriselu Saria euskerazko muntaiarik onenarentzat (Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta):
Epaimahaiak erabagiten dauen euskerazko lanik onenarentzat, 3.000 euroko dirulaguntzinoa.

- Café Bar Bilbao Produkzinorako Sari Berezia: Epaimahai batek Cafe Bar Bilbao antzerki laburreko testuen leihaketako saridunen artean (edozein urtetakoa) lan bat aukeratuko dau eskenaratua izateko (Saritutako lanen testuak hemen: http://bilbao-cafebar.com/cafe-teatro/)

Café Bar Bilbao eta Tartean Teatroak finantziauko dabe aukeratutako antzezlanaren produkzinoaren zati bat. Hori zehazteko, erreferentziatzat antzezlanean dagozan aktore kopurua hartuko da kontuan: 250€ aktore bakotxeko, nahiz eta laguntzinoa ez dan inoiz 600€ baino gitxiagokoa ezta 1000€ baino gehiagokoa izango.

- Antzezle Onenaren Saria, P6-ko Antzerki Laborategiaren eskutik. 500 euroko sari bana emongo jakio P6-ko epaimahaiaren ustez antzezpen borobilena eskaintzen dauen gizonezko eta emakumezko aktore onenari.

- Ikusleen Saria. Ikusleek 1etik 5etarako eskalan ikuskizunak bozkatzeko aukerea izango dau. Puntu gehien lortzen dauen ikuskizunak irabaziko dau saria, diru saririk bako ohorezko saria.


Antzezlanen jaubetzea

Ikuskizunaren jaubetzea eta hau zirkuituratzeko eskubidea, muntaia atontzen dauen talde edo konpainiarena da. P6-k eta bestelako dirulaguntzinoak emongo dituen erakundeek ez dabe ezelako jaubetza eskubiderik, Jaubetza Intelektualarengaitik ondorioztatu daitekezan eskubideak kenduta. Baina deialdi honetan laguntzinoren bat jaso daben edo sarituak izan diran ikuskizunek, etorkizunean egingo leukiezan emonaldien publizidadean azaltzeko konpromisoa hartuko dabe.


Dudak eta izena emotea

Epea 2019ko urtarrilaren 2ean hasi eta 2019ko zezeilaren 10ean, 00:00etan amaitutzat emongo da.

Informazinoa eposta bidez bialduko da honako helbidera: info@pabellon6.org gaia zehaztuz: Antzerki Arinaren VII. Jardunaldiak P6.

Dudak argitzeko bialdu eposta bat honako helbidera.

Parte hartu nahi dabenek epostal bidez emon beharko dabe izena, ondorengo informazinoa erraztuz: Lantaldearen izena; testu originala (word edo pdf-en); antzezlanaren Zuzendari eta Idazlearen izenak; antzezlanaren hizkuntzea; antzezleen izenak; sinopsia; gitxi gora beherako iraupena; espazio eta teknika beharrak; eta muntaketearen irudia edo kartela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu