Gatom raperok 'Bueltan gatoz' kantuaren bideoklipa aurkeztu dau

Bizkaie! 2019-01-08 12:26   Musikea

Abestiaren bideoa Amsterdamen grabau dau TiroPun Produkzinoak-en eskutik.

Bermeoko abeslariak nortasuna eta sortzeko askatasunaren aldeko aldarria egin dau, hip hop kulturearen barruan gozetako eta sortzeko bide asko dagozala erakutsiz.

Gatom, Bermeoko rapero gaztea ez da geldi egoten dan horreetakoa, horren adibide da igazko urrian plazaratu eban Bueltan gatoz izeneko lana, bere bigarrena urte baten. Gaur, barriz, lan horren bigarren bideoklipa aurkeztu dau, bilduma beraren izeneko kantuagaz.

Gatom 2010. urtean sarrtu zan musikearen munduan eta urte horren amaieran bertan, bere lehenengo maketea aurkeztu eban; hortik aurrera, hainbat lan argitaratu ditu euskeraz eta gaztelaniaz.

Esnea hil gazta tiro pun eta Kostako Vibes diskoak argitaratu zituan 2015 eta 2016 urteetan. Igazko hasieran, ostera, Kostako Vibes – Binomio lana argitaratu eban, momentu horretara arte jorratutako estiloa aldatuz eta rap eta reggae doinuetan sartuz.

Handik eta zortzi hilebetera, lau abestiz osotutako Bueltan gatoz maxia kaleratu eban, honetan be rap eta reggae doinuak buztartuz.

Egunotan aurkeztu dauen Bueltan gatoz abestian, nortasuna eta sortzeko askatasunaren aldeko aldarria egin dau Gatomek: Bide bakar bat dagoala esaten deuskuen arren, bakotxak bere bidea jarraitzen badau, hobeto.

Alde instrumentalaren kudeaketea Bermeoko Akaba produkzino etxeak egin dau. Abestiaren bideoa Amsterdamen grabau dau TiroPun Produkzinoak-en eskutik.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa