Daniel Eceizabarrenak irabazi dau Ikasketa Amaierako Sari Nazionala
2019-01-03 09:56 KultureaZientzien atalean saritu dabe BCAM-eko doktoregaia.
Espainiako Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak urtero emoten deutsez Ikasketa Amaierako Sari Nazionalak ikasle disdiratsuenei. Azken edizinoan, Daniel Eceizabarrena euskal ikasleak irabazi dau zientzien atalean. EHUgaz lotutako Matematika Aplikaduen Euskal Zentroko, BCAM-eko, kide da. Notetako puntuazinoak eta beste meritu batzuk aintzat hartuta, Matematiketan punturik gehien eskuratu eban ikaslea izan zan gradu amaieran.
Ikasketa Amaierako Sari Nazionalak, zientzien alorrean ez eze, beste esparru batzuetan be emoten dira. Guztira, bederatzi sari dira: Zientziak; osasun zientziak; arteak eta giza zientziak; gizarte eta lege zientziak; injinerutzea eta arkitekturea, eta abar.
Daniel Eceizabarrenak esan dau oso pozik dagoala, EHUren bidez egindako adierazpenetan: Egindako lana autortzen dau. Sari honeetara aurkezten diran espedienteen arteko aldea oso txikia da, eta parte hartzaile guztiek ditue irabazteko merituak. Beraz, oso harro dago lehen saria irabazi izanaz.
Gaur egun, doktore tesia egiten dabil Eceizabarrena BCAM-en, uhin lineal eta ez-linealen atalean. Talbot efektuaren eta Riemannen funtzino ez-diferentzialaren arteko alkarrekintzeari buruzko doktorego tesia lantzen dabil, Luis Vega irakaslearen begiradapean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!