Istorioak eta marrazkiak, 'Areago' liburuan

Bizkaie! 2019-01-02 11:19   Kulturea

Igartubeiti Baserri Museoak eta Untzi Museoak bultzatutako lehiaketako kontakizun irabazleak sartu ditue.

Areago, Istorioak Belarrietara lehiaketearen laugarren edizinoko irabazleen lanak papelean irakurri leitekez, antolatzaileek plazaratu barri daben Areago liburuan. Argitalpen ilustradua da, istorioei lotutako marrazkiak be sartu ditue eta. Izan be, Areago barrikuntzan oinarritutako proiektua da, ondarearen eta eremu artistikoaren arteko hartu-emon barriak bilatzen ditu.

Igartubeiti Baserri Museoak eta Untzi Museoak azaldu dabenez, kontakizun laburren sariketako gaia baserriaren eta itsasoaren arteko loturea izan da. Erdi Aroaren amaieran, arrantzearen igoereagaz batera, dolare baserria sortu zan. Inguruko konsumoa horniduteaz gan, merkataritzea eta arrantza itsasontziak be horniduten zituen. Sagardaoa, baserria eta itsasoa gaur egunera heldu diran kontakizunak eta kondairak sortzeko gaiak izan dira.

Liburuan irakurri leitekezan kontakizunak honeek dira:

1. saria: Itsasoa opari, Maialen Akizu.

2. saria: Anaia bi Idoia Garzes.

3. saria: Uhinak beti gazi, Ainara Elizondo.

- Baserria eta itsasoa, Celia Resano.

- Kupelaren erraietan, Gorka Azkarate.

- Xarpa, Goiz Eder Iturain.

Kontakizun horreen interpretazino libre batetik abiatuz, Zuriñe Aguirrek, Iraia Okinak eta Leire Salaberriak ilustrazinoak egin ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu