FesTVal sortu zanetik lehenengo bisitea lehendakaritzara

Bizkaie! 2018-12-27 08:40   Kulturea

Harro dagoz X. FesTValeko arduradunak gobernuaren babesagaitik.

FesTVal, Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdia, ekimen aitzindaria da. 2009ko irailaren 1ean sortu zan. Gasteizko FesTVal jaialdia, telebistako formatu guztiak jorratzen dituan Espainiako bakarra da. Lehiaketak, magazinak, telesaioak, kulturea, hezkuntzea eta eduki sozialak zabaltzen dituen saioak, entretenimendu saioak eta bestelakoak dira jaialdi honetako ardatz nagusia.

FesTVal publiko nagusia gogoan pentsauta dago eta helburua irailaren lehenengo astea Euskadiko uriburuan telebistaren jai handia izatea da. Irailaren lehenengo astean denporaldiko telesailarik nabarmenenak estreinetan dira, baita telebista-programa barriak be. Omenaldiak egiten dira eta programa eta profesional onenei sariak emoten jakez.

EiTBk, Euskal Irrati Telebistak, jaialdiaren anfitrioi zeregina dauka. Gasteizko FesTVal Telebista Jaialdia bertan parte hartu nahi daben telebistako kate guztiei edegita dago, kate orokorrak, ez orokorrak eta autonomikoak.


2018ko saridunak:

JOAN RAMÓN MAINAT: Olga Viza, Emilio Aragon, Jorge Fernandez, Luis Larrodera.

CONSTANTINO ROMERO: Pepe Carabias.

DIRIGE: Carlos Sedes (Fariña-ren zuzendaria eta produktorea).

CIMA: Sandra Sabatés eta Carmen Aguilera (El Intermedioko zuzendaria).

EiTB SARIA: Mikel Ayestarán.

AISGE: Ricardo Gómez.

ALMA: Cristóbal Garrido, David Moreno eta Diego Sotelo (Fariñako gidoilariak).

FESTVAL-aren saria Fariñari: Javier Rey, Tristán Ulloa, Antonio Durán Morris, Ramón Campos eta Teresa Fernández-Valdé aktoreak, Nacho Carretero, Fariña nobelearen idazlea, Cristóbal Garrido, DavidMoreno eta Diego Sotelo gidoilariak eta Sonia Martínez, Atresmediako Fikzinoa ataleko zuzendaria.

FESTVAL OPERACIÓN TRIUNFO 2017: Tinet Rubira (GestmusicEndemoleko zuzendaria) eta Toñi Prieto (TVE).

FESTVAL RADIO GAGA: Manuel Burque eta Quique Peinado.

FESTVAL GO!AZEN: Go!azeneko taldea: Xabier Zabaleta (produktorea) eta Selene Ibarra, Ainhoa Larrañaga, Miren Arrieta, Beñat Iturbe, Aritz Mendiola, Iker Villa, Iholdi Beristain, María Redondo, Oihan Moreno eta Nerea Mazo.

FESTVAL A AMI (Informazino Hedabideen Alkartea) AMI (Javier Moll, AMIko burua).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu