Txinako bizimodua 1984an (eta II)

Zigor Aldama 2018-12-26 11:57   Bidaide

 Izan daiteke kontrolatzaileek ez dabela holakorik ikusi gura...

Arpegia ordainketak egiteko be baliogarria da. Arpegia erakutsi eta nahikoa da Alibabaren Hema etxeko dendatan erosteko eta Merchants Bank kutxazainetan arpegia ezagutzeko sistemea darabilte erabiltzailearen nortasuna zehazteko. Txartelik barik be egin daiteke aitatu eragiketea.

Eta hau hasierea baino ez da. Adimen Artifizaleko Nazinoarteko Biltzarrean ikusi neban garraio publikoko autobusetan txertatutako kamera sistemea kapaz dala gidariaren arpegiko zehaztasunak ezagutu eta eskuko telefonoagaz olgetan edota logurarik dauen ala ez jakiteko. Ez dakidana da ibilgailuok takigraforik daben ala ez ze Txinako autobusetan osterea egitea sano basatia da.

Edozelan be, txinatar gehienek ondo ikusten dituen neurriok larregizkoak edo zapaltzaileak izan daitekez batzuentzako. Txinako pribazidadea ez da gurea modukoa eta herrialdeko pragmatismoak erraz baimentzen ditu holako sistemak. Gobernua bera harro dago holako aurrerabideakaz. Baina aitatu neurrion indar zapaltzaileak izan leiken eraginaz gan, benetan perfektuak ete dira? Semaforoen aurrean, jubilatu batek personen joan-etorriak kontroletan egotea bidezkoa al da? Ez al da hori anakronismoa? Txinan dana ez da puntarengoa, gauza bat da kamerak jartea eta beste bat, barriz, azpiegitura guztia egokitu eta erabiltzaileak trebatzea.

Nik neuk egiaztatu neban oraintsu lagun bat uriaren kanpoaldeko unibersidade batean ikastaro bat egiten Shanghaira etorri zanean; afaltzeko hitzordua jarri eta hamaikak baino lehentxuago haren taxi bat hartu eban campusera bueltan joateko eta nik beste bat etxera joateko. Ordu erdi aurrerago, ostera, WeChat plataforman ondoko alkarrizketea izan genduan:

- Taxisteak atzokoaren bikotxa kobrauko deust, 300 yuan dira oraingoz baina 15 bat kilometro falta jataz (Normalean 200 yuan pagau izan dodaz beste kasu batzuetan).
- Iruzurra da hori. Hartuiotzazu baimen-zenbakia edota egin eiotzazu argazki bat eta neuri bialdu.
- OK.

Orduan nire laguna isilik geratu da. Ez deutse nire mezu eta deiei erantzuten eta arduratzen hasi naz. Shanghai uri segurua da baina txai gidari asko iruzurgileak dira eta batzuetan ibdarkeria be erabili dabe.

Polziari deitu baino lehen ordubeteko tartea hartu baina dana kontau deutsat poliziari: ze ordu eta ze lekutan hartu doguzan taxiak. Matrikulak ezagutzeko sistemeari esker, taxia zein puntutan dagoan jakin daiteke eta errazago trafiko handiko Nanjing Mendebaldeko kale horretan. Interes handirik ez dabe erakutsi kazetariak garela esan deutsadan arte; orduan eurak hasi dira galdezka, lagun horrek Shanghain zer egiten dauen eta bestelakoak. Azkenean, telefonoz ezin dala ezer konpondu eta nire etxera joango dirala esan deustie.

Ordu lauren aurrerago, gorputzean inkautako kamera eta irratiak daroezan polizia bi agertu dira etxean eta ezin dabela gauza handirik egin esan deustie. Arrazoia? Auzo bateko poliziak ezin dauela alboko auzoko kamerarik ikertu. Polizia horreei eskabiderik egiterik ba ete dagoan galdetukeran, ezetz erantzun deustie, neure ardurea dala eta segurutik taxia hartu genduan lekutik hurbilen dagoan komisaldegira joan behar nebala.

Ah, eta ezin deutsut ziurtatu ibilgailua identifikauko dogunik, kamera asko txarto dabizelako esan deust etxera hurreratu jatazan polizietako batek etxeko bazter guztiak gainbegiratu ostean.

Kontuak kontu, goizaldean Shanghaiko komisaldietan barrena ibilalditxua hasteko prest gagozanean, telefonoak jo eta bateriarik barik geratu ostean, ikasle batzuen laguntzinoagaz, taxisteagaz berba egin eta iruzurra bertan behera gerarazo eban nire lagunak. Bitxia bada be, poliziari deituko eutsola mehatxu egin eban taxisteak, sektorean zelako jentemodua dabilen plazaratuz. Ohikoa da kanpotar eta turistei iruzur egitea ezelako lotsa barik eta taxista asko tartean dirala. Iluntzen hasten danean, droga eta prostituta eskaintzea be nabarmena da eta holakoetan kamerek ez dabe holako traturik ikusten edo, akaso, izan daiteke kontrolatzaileek ez dabela holakorik ikusi gura...

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu