Bob Dylan Iruñean eta Barakaldon izango da apirilean

Bizkaie! 2018-12-21 13:29   Musikea

Europatik birea egingo dau hurrengo hileetan.

Euskal Herriko publikoa ondo ezagutzen dau Bob Dylanek, makina bat kontzertu jo ditu hemen azken hamarkadetako musikari ospetsuenetako bat danak. Egia esan, mundu guztiko publikoa ezagutzen dau, 1988tik dabilelako Neverending Tour bira amaibakoan. Urtero pilo bat kontzertu emoten ditu, eta 2019aren hasieran Europan ibiliko da.

Apirilean helduko da Euskal Herrira. Hil horren 25ean, Iruñeko Nafarroa Arena pabilioi estreinau barrian joko dau. Biharamunean, apirilak 26, Barakaldoko BEC erakustazokan izango da artista amerikarra. Kontzertuotan, joandako sasoien gomutak eta nostalgia landuko ditu, bere errepertorio luzeko abestien bidez.

Iruñean edo Barakaldon Dylan ikusi nahi dauenak bizkor ibili beharko dau. Sarrerak abenduaren 28an ipiniko ditue salgai, goizeko 11:00etan.

Bob Dylanek ia 40 disko plazaratu ditu mende erdiko ibilbide oparoan. Azkena, Triplicate, aspaldiko kanten bersino barrituen bildumea da, zuzenean grabauta. Musikearen arloko artista barritzaileenetako bat da Dylan, eredu batzuentzat eta ikono beste askorentzat. Ganera, bitxia bada be, Literaturako Nobel Saria irabazi eban 2016an, bere kanten bidez Amerikako kantugintzearen barruan adierazpen poetiko barriak sortzeagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu