'Mundu bat guztiontzat, elbarritasuna gainditzea' lehiaketeak baditu irabazleak

Bizkaie! 2018-12-21 12:00   Kulturea

Polonia, Italia eta Vietnamera joan dira sariak.

ONCE Euskadik Mundu bat guztiontzat, elbarritasunak gainditzea izenez ezaguna dan XVIII. Argazki Lehiaketearen lehenengo hiru sariak Polonia, Italia eta Vietnamen geratu dira.

Argazkiak www.oncefoto.es webgunean dagoz ikusgai. Sailkapena honako hau izan da: 1. Saria: Przemyslaw Kot (Polonia) Quiet lake lanagaitik; 2. Saria: Samuel Boldrin (Italia) Paralimpic swim 03 lanagaitik; 3. Saria: Xuan Han Nguyen (Vietnam) Passion and practice lanagaitik. ONCEko afiliatuaren kategoriako Aitamena: Carme Ollé (Bartzelona) Volando lanagaitik; elbarritasuna dauen argazkilariaren kategoriako Aitamena: Jordi Cañizares (Viladecans, Bartzelona), Creciendo lanagaitik.

1. Euskal Herriko argazkilaria: Oscar Manso Navas (Gasteiz, Araba) The game lanagaitik; 2. Euskal Herriko argazkilaria: Oskar Gaskon Marañón (Irun. Gipuzkoa) La estupa lanagaitik; eta 3. Euskal Herriko argazkilaria: Carlos De Cos Azcona (Soraluze. Gipuzkoa) El pasillo lanagaitik.

Guztira, 494 parte-hartzaileren 1508 argazki lehiatu dira. Espainiaz gan, 57 herrialdetatik heldu dira argazki gehienak. Epaimahaikideak Euskal Herriko argazki-taldeen Federazinoaren presidentea eta AFIAP titulua dauen Juan Armentia; EFECeko José Ramón Varela eta Ibai Armentia argazkilaria izan dira.

Lehiaketeak Eusko Jaurlaritzearen, Vital eta BBK Fundazinoaren babesa jaso dau, bai eta hiru diputazinoen Ekintza Sozialeko sailena, ONCE Fundazinoarena, Euskal Argazkilarien Erakundeena, Gipuzkoako Argazkilarien Alkartearena, Espainiako Argazkilaritza Konfederazinoarena eta FIAP dalakoarena (Fedération Internationale de l´Art Photographique).

ONCEren argazki lehiaketa honek 2001ean hasi eban ibilbidea, argazkilaritzearen profesionalek edozein elbarritasun gainditzea azaltzen daben lan grafikoen aurkezpena ahalbidetuz. 2003an, Europa mailan zabaldu zan Espainiako Argazkilarien Konfederazinoaren laguntzaz eta 2010ean, ostera, mundu osora, lehen aitatu FIAP-en eskutik (Argazkilaritza Artearen Nazinoarteko Federazinoa).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu