Anari, Mursego, Christina Rosenvinge eta abar, 2019ko MAZ Basaurin

Bizkaie! 2018-12-20 12:28   Musikea

Bihar, barikua, hasiko dira sarrerak saltzen.

Christina Rosenvinge | Ikusi handiago | Argazki originala

MAZ Basauri jaialdiko antolatzaileek 2019ko kartelaren barri emon dabe. Aurreko urteetan legez, asteburu bi hartuko ditue, udabarrian, musika alternatiborik onena herriko plaza eta antzokietara eroateko. Apirilaren 26 eta 27an eta maiatzaren 3 eta 4an izango dira emonaldi nagusiak.

Kartelean danetariko izenak agiri dira. Lehenengo egunean, Christina Rosenvinge eta Anari izango dira izarrak eta, biharamunean, Toundra eta Mursego. Bigarren asteburuan, Viva Suecia eta Triangulo de Amor Bizarro taldeek girotuko dabe iluntzea, baita honeek be: Iseo & Dodosound with The Mousehunters, eta Hakima Flissi.

Horrezaz gan, Rockein banda lehiaketearen azken edizinoko irabazleek aukerea izango dabe MAZ Basaurin joteko. Batzuk kaleko dobako kontzertuetan entzun ahal izango doguz, beste batzuk areto barruko emonaldietan. The Owl Project, Haxotz, Agian eta Voltium izango dira Rockeineko ordezkariak.

MAZ Basauri ez da musika jaialdi hutsa, harago doan egitaraua be badakar. 2019an be, umeei zuzendutako Txiki MAZ eta zinemeagaz lotutako Zine MAZ zikloak antolatuko ditue, baina egitarauaren barri aurrerago emongo dabe.

Ordainpeko kontzertuetako sarrerak bihar, barikua, ipiniko ditue salgai, Kutxabanken kutxazainetan eta Social Antzokian. Ganera, urtarrilaren 15era arte, eskaintza berezia egingo dabe: Egun bakarreko sarrerea 8 euroan eta bonoa 25 euroan salduko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu