X. Bizkaidatz lehiaketeak baditu irabazleak

Bizkaie! 2018-12-19 09:53   Kulturea

Cristina Pascual Manzano, Igor Goikoetxea Luengo, Idoia Beitia Basterrechea eta Kristina Gorostidi Salinas dira.

Lau sarituak eta Andoni Iturbe (argazkia: BFA) | Ikusi handiago | Argazki originala

Herritarren artean irakurtzeko eta idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoz antolatzen dau Bizkaidatz Saria Bizkaiko Foru Aldundiak. Formatu berezia dauka: Idazle ezagunek istorioen hasierak idazten ditue, eta parte-hartzaileek kontakizun horreetako bati segidea emon behar deutsie.

Aurtengo edizinoan, Bernardo Atxagak idatzi dau istorioaren hasierea, euskerazko modalidaderako. Istripua izeneko amaiera bako kontakizuna izan da Atxagarena. Gaztelaniazko modalidadeko kontakizuna Itziar Mínguezek idatzi dau, Escape izenburuduna.

Herritarrek asmautako amaierak irakurri, eta lau irabazle izentau ditu epaimahaiak. Euskeraz, sari bakarra emon dabe oraingoan, Kristina Gorostidi Salinasi hain zuzen. Gaztelaniazkoan, ostera, hiru saritu egon dira: Cristina Pascual Manzano (1. saria), Igor Goikoetxea Luengo (2.a) eta Idoia Beitia Basterrechea (3.a).

Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian emon ditue sariak. Han izan dira irabazleak, eta baita Andoni Iturbe Bizkaiko Kultura zuzendaria be. X. Bizkaidatzeko epaimahaikideak honeek izan dira: Itziar Mínguez, Txani Rodríguez eta Andoni Abenójar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu