Zornotza Aretoak 25 urte egingo ditu
2018-12-17 08:19 KultureaJulietas Romeo Circo ikuskizuna estreinauko da urtarrilaren 7an.
Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoak 25 urte beteko ditu. Urte honeetan arte eszenikoetan, jantzan eta musikan erreferente bihurtu dan zentro kulturala da.
Urtemugea ospatzeko, zentroak hainbat ekintza antolatu ditu herriko publiko guztientzat. Ekintzak abenduaren 28an hasiko dira; egun horretan, Los últimos visitantes ikusi ahal izango da, Zornotza Aretoko historiaren zati bat memoriara ekarteko sortua izan da.
Aretoaren 25 urte honeetan arrasto berezia itxi daben sei personaiagaz antitertulia bat egingo da dibersinorako. Kulturearen arlo eta geografia ezbardinetako sei artista ezagun batuko dira teilatu lau batean jan eta edateko. Arrate Etxebarria izango dabe gidari. Baina nortzuk dira ikuskizun honetan parte hartuko daben gonbidatuak? Tadeusz Volsky, O Gran Criador, Txarribodaren nobixe, Zhivagoren amorantea eta El pianista en el océano.
Aretoak lehiaketa bat dakar zornotzar guztientzako
Ezizenak irakurri eta nor diran dakitenek, ametx.eus webgunean orri bat bete ahal izango dabe eta hiru personaia gitxienez asmetan dituenen artean, Aretorako dobako kuotak zozketatuko dira.
Urtemugearen egun berean, urtarrilaren 7an, Zornotza Aretoan Markeliñe konpainiaren Julietas Romeo Circo ikuskizuna estreinauko da. Azken honek be urteak beteten ditu (35 urte egingo ditu Markeliñek). Zirku garaikideko ikuskizun bat izango da, euskal zirkuaren aldeko apustu handia agirian ixten dauena. Obra dibertigarria, tragediaren emozinoari uko egiten ez deutsona. Ikuskizun sutsua eta fisikoa, lurralde formal barrietan barrena doana, istorio unibersal eta ezagun hori kontau nahi dauena, testurik barik. Markeliñeren ikuskizuna barriro ikusi ahal izango da urtarrilaren 11n, 20:15ean.
Zornotza Label
Zornotza Aretoko urtemugearen barruan, martiko martitzenetan, Zornotza Label zikloa ikusgai egongo da. Zinemeagaz loturea daben Amorebieta-Etxanoko herritarren film eta film laburrak egongo dira, ondokoenak esaterako: Lara Izagirre, Arkaitz Basterra, Rafa Escolar eta Gaizka Brougeaud-enak.
Bazkideen kanpainea
2019ak beste aldaketa bat be badakar. Bazkideentzat dobakoak diran ikuskizunak ez dira adierazoko. Lehenengo aldiz, eurak izango dira urteko dobako ikuskizun biak aukeratuko dituenak, ezelako muga barik. Kuotea helbideratuta dabenei, txartela zuzenean aktibauko jake urtarrilaren 2an, Gontzal Mendibil eta Easo Txiki abesbatzaren Gabonetako musikalagaz batera. Zornotza Aretoko bazkide izan nahi dabenek, Zelaietara joan beharko dabe Ametxeko txartela aktibau edo txartel barria eskatzeko. Pagau beharreko zenbatekoak ondokoak dira: 30 € urteko kuota normalerako, 15 € 14-29 urte artekoek eta 65 urte baino gehiago dituenek eta 10 € 14 urtetik beherakoek.
Kuotea pagauta dobako ikuskizun bi izateaz gan, % 25eko deskontua lortzen da ganerako zuzenekoetan eta Sareako ganerako antzokietan. Txartela leihatilan aurkeztu ezkero zapatu, astelehen eta zine klubeko martitzenetan, zinemarako 3 sarrera doban be eskuratu daitekez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!