The Strokes, Thom Yorke eta Suede, 2019ko Bilbao BBK Live-n

Bizkaie! 2018-12-17 12:49   Musikea

Iragana, orainaldia eta etorkizuna buztartuko ditu kartelak, antolatzaileen arabera.

Orain arteko kartela | Ikusi handiago | Argazki originala

Urte erdi pasautxu falta da Bilbao BBK Live musika jaialdiaren hurrengo edizinorako, 2019ko garagarrilaren 11tik 13ra egingo dabe Kobeta mendian. Antolatzaileak hasi dira lehenengo taldeen barri emoten, eta The Strokes nabarmentzen da besteen ganetik. XXI. mendeko rock barria bizibarritu eban taldea izan zan, eragin zabala eta zale ugari ditu.

Baina The Strokes ez da nobedade bakarra. Radiohead taldeko burua, Thom Yorke, Bilbon izango da, Tomorrow's Modern Boxes bakarkako proiektua aurkezten. Suede be Britainia Handitik etorriko da. Espainiatik, ostera, Vetusta Morla talde indiea eta azkenaldion ospe ikaragarria hartu dauen Rosalía helduko dira Kobetara.

Iraganeko, oraingo eta etorkizuneko estiloak buztartzeko ahaleginean, azken-azken jokerak be BBK Live-ko kartelean dagoz. Vince Staples raperoaren doinu urbanoak eta hip-hopa zein estilo zaharragoak buztartzen dituen Princess Nokia Bilbon izango dira, baita Brockhampton be. Trap estiloaren ordezkari, Nathy Peluso etorriko da, eta reggaeton zaleek Ms Mina izango dabe.

Bestelako estiloak gurago dituenentzat, zerrendea luzea da: Idles (punk), Sleaford Mods (post-punk eta rap), Slave (garage) eta abar.

Euskal ordezkaritzea be izango dau Bilbao BBK Live-k 2019an. Olatz Salvador, Pony Bravo, Cala Vento, Uniforms, Serrulla, EraBatera eta Belatz baieztau ditue, baina pentsetakoa da aurrerago bertoko talde eta bakarlari gehiagoren barri izango dogula.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu