Euskalduna Jauregiak Opari Txartelak atera ditu
2018-12-14 10:55 Kulturea50, 100 eta 200 euroko balioa dabe.
Bilboko Euskalduna Jauregiko ikuskizunak ikusi ahal izateko Opari Txartelak salgai jarri ditue. Jauregiko arduradunek ezaldu dabenez, Gabon sasoi honetan, kulturea sustatzeko opari bikainak dira txartelok. Euskaldunako lehiatilan erosi leitekez.
Euskaldunaren beraren kanalen bidez merkaturatutako ikuskizunetarako balio dabe Opari Txartelak. Horrek esan nahi dau, ABAO-OLBEren operak eta Bilboko eta Euskadiko orkestra sinfonikoen kontzertuak ez dirala eskaintza honetan sartzen, beste salmenta-sistema bat dabelako. Jauregiaren barruko ostalaritza eta aparkaleku zerbitzuetan be ezin izango dira erabili.
Kontuak kontu, 50, 100 eta 200 euroko txartelak dagoz erosleen eskura. Horri, hiru euroko kudeaketa-gastua gehitu behar jako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!