Txinako bizimodua 1984an (I)

Zigor Aldama 2018-12-14 09:51   Bidaide

Gobernuak edozein persona atrapau leike herrialdeko 200 miloe kamara erabilita.

Marrea gainditzen zagoz, egin atzera, mesedez ahots metalikoak ohartarazoten ditue kalea argi gorriagaz pasetako esperantzea dabenei. Soinua Shanghaiko leku turistikoenean, Bund izeneko auzoan jarritako semaforo barrietako bat da. Helburua ia ezinezkoa da, txinatarrek trafiko arauak errespetetea, hain zuzen be.

Soinu edo ahotsei jaramonik egin barik, ezkerretara eta eskumara begitu, inor ez datorrela ikusi eta aurrera egiten dabe. Ez dira jaubetu semaforoek mobimentuak be kontroletan dituela eta hori gitxi ez eta dana grabetako kamerak be badagozala. Arpegiko zehaztasun guztiak atzemon eta erretratu horreek pantaila handietan erakusten ditue.

Oraingoz sistemea proba aldian dago autortu dau kamarak kokatzen dabilen injineru batek. Bien bitartean, txaleko bat jantzita dauen edadeko emakume batek txilibitua erabilten dau trafiko urraketa txikiena ikusten dauen bakotxean. Dinoanez, sistemea ez da trafiko urraketak egiten dituenak lotsatzeko; isuna etxera bialduko jake dino jenteari marrea ez zapaltzeko esaten deutsen bitartean.

Gatxa izango da ezelako ondorio barik urratzaileek alde egitea ze txinatarren arpegi-datutegi zabala dago, baita bisitariena be. Kontuan hartu, aurten hasi dala munduko bigarren potentzian sartu eta urtetan daben guztien hatz-marka eta arpegiaren erretratuak egiteko kanpainea portu eta aireportuetan. Datu biometrikoak nortasun agiriagaz eta erretratu eta hatz-markakaz konparetan ditue eta gorabeheraren bat ikusi ezkero, arazoak sortu daitekez. Dana ondo badago atetxua zabaldu eta Txinan sartuko gara.

Kontuak kontu, Gobernuak edozein persona atrapau leike herrialdeko 200 miloe kamara erabilita. Trafikoko kamarek, ganera, matrikulearen irudiak be hartzen ditue eta GPS bidez non dagozan jakitea erraza da. Txinako agintarien eretxiz, sistema onena da hori gizarte ordenatua eta segurua lortzeko. Mendebaldeko herritarrek, barriz, George Orwellek 1984 filman zehaztutakoa da hori. Asko dira Anaia Handia erraldoiagaz konparetan dabenak.

Txinan bizi garenontzako aplikazinoak askotarikoak dira eta erabilera praktiko handikoak. Shanghái Hongqiaoko aireportua lehenengoetarikoa izan da check-in sistema automatikoa ezarri dauena. Bidaiariek ontziratzeko txartela arpegiko zehaztasunak identifiketan dituan makinea erabilten dabe eta hurrengo pausua maletak fakturetea izango da. Azken pausua, ostera, seguridadeko kontrola; azkarragoa eta seguruagoa da adierazo deust gazte batek; hori bai, oraingoz txinatarrek baino ez dabela erabilten eta kanpotarrentzat beste ilara batzuk dagozala.

Uriaren erdialdera joateko metroa hartzen dabenek HIKvision (Bideozaintzarako Gobernuaren kontratista nagusia) kamaren kontrola pasau behar dabe. Bilatu eta atxiloketa agindua dagoan kasuetan, alarmeak jo eta polizia batek susmagarriaren erretratua hartuko dau PDA tresnan. Persona hori atxilotzea izango da hurrengo zeregina.

Era berean, taxietan be ohikoa da kamarak ikustea, gidariaren zein bidaiariaren seguridadea bermatzeko.

Txinako uriburu ekonomikoaren etxe-orratzen artean, atzera pausua emon behar dodala agintzen deusten semoforoa baino apur bat harago, nire arpegiaren erretratua sano erabilgarria da, berbarako, komun publikoetan, Txinan nahikoa eskas dabilen komuneko papela eskuratzeko. Agintariek ostuten dabenei leporatzen deutse papel faltea edo ostu eta etxera eroaten daben persona nagusiei. Halan da be, Xi Jinping presidenteak iraultzea abiarazo dau komunak atseginagoak izan daitezan eta arpegiak ezagutzeko sistemea oso ona da edozeinek papela izan deian.

Papela emoten dauen makinearen aurrean jarri eta kamereari begitu, besterik ez da egin behar. Sistemeak ezagutzen gaituanean, 50 zentimetro papel emongo deusku. Ez gehiago ez gitxiago. Estualdia sano indartsua balitz, minutu batzuk itxaron eta sistemeak beste 50 zentimetroko zatia emongo deusku. Dana dala, aitatu makina horreek ez dagoz edonon eta kleenex batzuk be ez datoz txarto.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu