Arte Ederretako 32 ikasleren obrak, Bizkaia Aretoan

Bizkaie! 2018-12-12 07:59   Kulturea

Urtarrilaren 4ra arte egongo da erakusketea zabalik.

Danetariko formatuetako obrak dagoz erakusketan (argazkiak: EHU) | Ikusi handiago | Argazki originala

EHUko Arte Eder Fakultadeko gradua amaitu barri daben ikasleen lanakaz erakusketea ipini dabe Bilboko Abandoibarran, Bizkaia Aretoan. Hiru gradu ikasi leitekez fakultade horretan: Artea; Sorkuntzea eta Diseinua; eta Ondare Kulturalaren Konserbazinoa eta Zaharbarritzea. Hiru karreretako ikasleen obrak batu ditue, guztira 32 artista. 

Gradu Amaierako Lanen V. Erakusketan, danetariko lanak dagoz, ikasleek eurek be danetariko arloak lantzen dituelako. Koadroak, eskulturak eta argazkiak topauko ditu bisitariak, baina baita azken urteotan garatu diran beste diszilpina batzuk be, esate baterako, bideo-artea eta lan grafikoak.

Erakusketea Bizkaia Aretoko Etxepare, Axular eta Chillida aretoetan dago. Abenduaren 11tik urtarrilaren 4ra arte, lanegun guztietan bisitau ahal izango da, 08:00etatik 20:00etara. Hilaren 19an eta 20an, erakusketako obrak sortu dituen ikasleek bisitaldi gidatuak egingo ditue, 18:00etan hasita.

2018/12/11 - 2019/01/04

Bilboko Bizkaia Aretoan

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu