Pierre Rollet baionarra izan da irabazlea Punta Galea Challengean

Bizkaie! 2018-12-11 10:00   Kulturea

Aritz Aranburu bigarren izan da, eta Iker Muñozek bosgarren postuan amaitu dau.

Sei metroko olatu ederren gainean jantzan, Pierre Rolletek irabazi dau olatu handien XIII. Galea Challengea. Aritz Aranburu bigarren izan da, eta Iker Muñozek bosgarren postuan amaitu dau.

Bart Getxon, Abran egindako proban, bigarren izan da Aritz Aranburu zarauztarra. Alex Botlehok hirugarren amaitu dau, podiuma osotuz.

Olatu batek jo eta Andrew Cotton lesionau ostean, David Bustamante Zuku eta Indar Unanue osom ondo ibili dira eta Aritz Aranburu bikain, finalerako txartela irabazita.

Igaz irabazle izan zan Nic Lamb estadubatuarra laugarren izan da aurten, eta Iker Muñoz euskal surflariak amaitu dau bosgarren postuan. Seigarren, Haynes-Love australiarra izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu