Euskaltzaletasuna eta feminismoa buztartuko ditue Kafe Antzokian

Bizkaie! 2018-12-10 12:43   Kulturea

Urtarrilean hasiko dan ikastaroak bost saio izango ditu.

UEUk, Gabriel Aresti euskaltegiak, Bilboko Kafe Antzokiak eta Jakinek antolatuta, Euskaltzaletasuna eta feminismoa, zer ikasi hura elikatu izeneko ikastaroa egingo dabe 2019. urtearen lehenengo erdian, urtarrilaren 28an hasita. Bost saiotan, adituen berbaldien bidez, euskaltzaletasunaren eta feminismoaren arteko hartu-emonak jorratuko ditue, bien arteko alkarguneak topau asmoz.

Antolatzaileek azaldu dabenez, euskaldun izatea eta emakume izatea, ahalduntze bidean dagozan elementu bi dira, gizarteko potere-harremanetan lekua egin nahian. Ahalegin horren alabak dira feminismoa eta euskaltzaletasuna. Mobimendu biek ze antzekotasun dituen, alkarregandik zer ikasi leikien... aztertuko dabe.

Saioak hileko azken astelehenetan izango dira, urtarriletik maiatzera, 19:00etan. Bilboko Kafe Antzokia izango da egoitzea. Izena emoteko epea zabalik dago, UEU, Jakin eta Kafe Antzokiaren webguneen bidez. 30 euro balio dau ikastaro osoak; saio bakarrera joan nahi izan ezkero, 10 euro.

Saio bakotxean berba egiteko, aditu ezagunak eroango ditue. Esate baterako, lehenengo egunean, Idurre Eskisabel idazle eta EHUko irakasleak eta Lorea Agirre Jakineko zuzendariak hartuko dabe berbea. 

Hurrengo saioetako protagonistak honeek izango dira: Jaime Altuna, Aizpea Otaegi, Saioa Iraola, Itziar Gandarias eta Amelia Barquin. Ganera, azken eguneko saioan, maiatzaren 27an, Erradikalak ginen bertso-antzerki ikuskizuna emongo dabe Ane Labakak eta Bea Egizabalek.

Informazino gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu