5. Loraldia Festibala, martiaren 12tik apirilaren 7ra

Bizkaie! 2018-12-10 09:59   Kulturea

Hurrengo edizinoaren zertzelada batzuk emon ditue antolatzaileek Durangon.

Euskal kulturearen neguko plazea da Durangoko Azokea, eta udabarrikoa Loraldia Festibala. Hartara, Durangoko Azokako azken eguna aprobetxau dabe Loraldikoek euren eskaintzea aurreratzeko. 2019ko martiaren 12tik apirilaren 7ra izango da, Bilbo ardatz nagusi dala, eta Sentikariz blai! lemapean. Bosgarren edizinoa izateak esangura berezia dau antolatzaileentzat, proiektua finkatuta dagoala erakusten dauelako.

Ohiko moduan, euskal kultur unibersoaren izen handiak egongo dira egitarauan, antolatzaileek azaldu dabenez. Bilboko hamabi lekutan, 30 hitzordu inguru atonduko ditue. Joxe Anton Artze, Joseba Sarrionandia, Verdes liburudendea... gogoratuko ditue, goi mailako artisten bidez.

Euskal kultura modernoari bultzadea emotea da Loraldiaren asmoetako bat. Hori dala eta, oraingoan be produkzinoan parte hartu dau. Lehen Mundu Bira, Elkanoren lemapean ikuskizuna atondu dabe 5. edizinorako. Euskaltzaindiagaz alkarlanean, ostera, Biz Hitza jantza ikuskizuna aurkeztuko dabe.

Festibalaren euskarri diran lorazainak be gogoan hartu ditue. Kanpainea egingo dabe, lorazain gehiago batu daitezan proiektura. Era berean, antolatzaileek azaldu dabenez, zezeilaren 28ra arte, lorazainek merkeago erosi ahal izango ditue ikuskizunetako sarrerak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu