Boluntarioak lortzeko kanpainea hasi dau Bizipoza alkarteak

Bizkaie! 2018-12-08 12:24   Kulturea

Euskeraz eta sorkuntzatik, izaera bereziko ume eta familiakaz alkartasuna landu nahi dabe.

Argazkiak: Bizipoza | Ikusi handiago | Argazki originala

Bizipoza alkarteko kideek izaera bereziko umeakaz eta euren familiakaz lan egiten dau. Horretan laguntzeko boluntarioen sarea antolatzen dabiz, eta Durangoko Azokea plaza aproposa da proiektua zabaltzeko. Lan boluntarioa zein ekarpen ekonomikoa egiteko prest dagozanen bila dabiz, norbanako zein talde izan.

Durangon hasi eta gabonetan be egingo daben kanpaina honen leloa Keinu bakoitza, opari bikoitza da. Izan be, ingurukoei postalak bialtzeko deia egingo dabe, gabon zoriontsuak opa ez eze, boluntarioen sarean sartzeko gonbidapena egiteko.

Postalak egiteko, tailerra egin eben atzo, barikua, Durangoko Ibaizabal ikastolako neska-mutilek. Euren marrazkietan oinarrituta, mila postal dagoz eginda, eta bide digitaletik bialtzeko aukerea gehitu behar jako horri.

Hainbat jente ezagunek hartu dabe parte kanpaina honi bultzadea emoten: Imanol Agirretxe, Ainara Azpiazu, Ramon Agirre, Miren Gojenola, Abel Barriola, Leire Bilbao, Arritxu Iribar, Asisko Urmeneta, Porrotx, Txapas, Tiritatxo, Martinbertso eta Anabel Arraizak, besteak beste.

Izaera bereziko umeei eta hareen familiei laguntzeko aukera parebakoa dogu hau, honenbestez. Laguntzeko prest dagoanak, bat egin deiala Bizipoza alkarteagaz, neska-mutil askori gabonak alaituko deutsaz eta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu