Hemen da Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko Gidoien Lehiaketea 2018

Bizkaie! 2018-12-07 08:40   Kulturea

Gidoiak epostaz bialdu: info@bilbao-cafebar.com helbidera, 2018ko abenduaren 31ra bitartean.

Kafe Bar Bilbao Teatro Laburreko Gidoien Lehiaketea 2017 | Ikusi handiago | Argazki originala

Tartean Teatrok lagunduta, Cafe Bar Bilbaok Kafe Bar Bilbaok XVI. Teatro Laburreko Gidoien Saria atondu dau. Aurten be sari bi izango dira: bat euskerazkoa eta bestea gaztelaniazkoa.

Lehenengo sari bietarako arauen artean, kafe–teatrorako edo formato txikiko antzerki–lanetarako gidoiak aurkeztuko dira. Formato txikiak ondokoa esan nahi dau, lanaren beharrizanak (teknikoak edo artistikoak) txikiak dirala eta produkzinoa eta banaketea erraza izan daitekela. Lanaren luzerea 30 minutuko antzezlan bati jagokona izango da, gitxi gorabegera.

Era berean, modalidade bi egongo dira: euskerazkoa eta gaztelaniazkoa. Gidoi modalidade bakarrera aurkeztu daiteke obra bakotxa. Gaztelaniazko lanen egileek Euskal Erkidego edo Nafarrokoak izan beharko dabe.

Saria 800 € (zergak baino lehen) izango da. Modalidade bietan. Antzezlanak Cafe Bar Bilbao tabernearen webgunean argitaratuko dira, baita liburu batean be, beste urtetako lan sarituakaz batera. Tartean Teatroak lanon irakurketa dramatizatua antolatuko dau. Cafe Bar Bilbao hartu-emonetan dago Pabilioi 6 Bilboko antzokiagaz, saritutako lan baten produkzinoa lagundu eta bertako Antzerki Laburraren Festibalean aurkeztua izan daiten.

Gidoiak jatorrizkoak, antzeztu eta argitaratu bakoak eta aurretik beste lehiaketaren batean saritu bakoak izango dira. Beste lanen batetik egindako itzulpenak edo moldaketak ez dira jatorrizkotzat joko.

Gidoiak epostaz bialduko dira Kafe Bar Bibao-ra, info@bilbao-cafebar.com helbidera, 2018ko abenduaren 31ra bitartean.

Fitxategi bi bialdu, holan izentauta: X-testua eta X-datuak (X = antzezlanaren izenburua).

X-testua fitxategian, Gidoia joango da, egilea identifikau barik.

Beste alde batetik, X-datuak fitxategian egilearen datuak: Izen-abizenak, bizilekua, teléfono zenbakia...

Horrezaz gan gutun bat bialduko da Cafe Bar Bilbao-ra: Cafe Bar Bilbao - Plaza Barria, 6 - 48005 Bilbao eta bertan NANaren fotokopia bat eta Zinpeko autorpena, sinatuta, ondokoa adierazoz: gidoia jatorrizkoa eta argitaratu bakoa dala, ez dala beste lan batetik moldatua edo antzezturiko lan batena, ez dala izan beste lehiaketaren batean saritua eta ez dala itzulpena'.

Epaimahaiak kontuan hartuko dau lanaren kalidadea eta antzezgarritasuna, hau da, lehenengo arauan aiatutako formato txikiko antzerki–lanetarako gidoia izatea.

Era berean, epaimahaiak ahalmen guztia izango dau sariak emoteko edo emon barik ixteko. Arauok interpretau ahal izango ditu beharrezkoa balitz, baita epaimahaikoen jardun–arauak finkatu be. Epaimahaikoen erabagia apelauezina da.

Saritutako lanen eskubideak egilearenak izango dira, baina Cafe Bar Bilbaok baimena izango dau lana bere webgunean argitaratu edo liburu batean argitaratzeko, bai eta irakurketa dramatizatu bat antolatzeko (Tartean Teatroa).

Edozelan be, saritutako lanak argitaratu edo antzeztuko balira, Cafe Bibaok esku hartu barik be, publizidaderako euskarri grafiko eta ikus-entzunezko guztietan sari hau jaso dauela aitatu beharko da.

Azken buruan, lehiaketa honetan parte hartzeak arauok osorik onartzen dirala esan nahi dau.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu