'Lehenengo egunean azokea bizirik, gazte eta indartsu ikusi dot'
2018-12-06 08:57 KultureaGoiz jentetsuaren eta arratsalde baketsuaren ostean, 2. eguna gaur Durangon.
Euskal Herri osoko milaka ume eta gazte sartu ziran atzo Landakon eta arratsaldea, lasaiagoa izan zan, bertoko inguruetako lagunakaz eta, asalmenta lekuak patxadaz ikusteko eta.
Bart iluntzean, barriz, Durangoko 53. Azokearen inaugurazino ekitaldia izan zan. Aitziber Irigoras Durangoko alkateak ekin eutson ekitaldiari eta Durangoko eta durangarren aniztasuna aldarrikatuz.
Gerediagako Nerea Mujikaren eretxiz, Lehenengo egunean azokea bizirik, gazte eta indartsu ikusi dot. Durangoko Azokea bakarra da, baina aldi berean Azoka asko dira, DA! biziteko modu asko dagozalako. Ondo etorri, beraz, eta bizi eta gozau daigun guztion Kulturearen Plaza. Azokea jaia da. Esperientzia, bizipena, giroa da. Idoloak eta jarraitzaileak dira. Aspaldiko lagunak. Topalekua da, alkarregaz konpartidutea eta eregitea. Azokea kultura da, euskal kulturearen plaza nagusia. Ondarea da, diziplina askoren topalekua, eta aniztasunaren isladea. Sormenaren lurraldea.
Mujikak adierazo eban, berben bueltan ibiliko gara eta musikearen inguruan topauko dogu alkar. Arte eszenikoakaz aberastuko gara, kultura digitalean sartu eta ikus-entzunezkoakaz amestuko dogu.
Bingen Zupiria, Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua be egon zan zabaltze ekitaldian eta ondokoa nabarmendu eban: Euskal kulturearen baratzak emon dituan azkenengo fruituak eskaintzen ditu Azokeak. Euskal kulturearen ugaritasuna erakutsiko dau.
Txakur Gorria sormen kolektiboa Digara lana eskaintzen:
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!