Zoratzeko moduko eskaintzea dago Durangoko Azokan
2018-12-05 12:10 KultureaEuskal kulturea Durangon bizi da.
- Komikigintzea lantzen Durangon. Galtzagorri alkarteagaz lankidetzan, Iñaki Martiarena Mattin komikilariak gaztetxuei komikigintzearen mundua erakutsiko deutsee (10:30 - 13:00).
- Poesiarekin jolostuko gara sormen prozesuaz irekiz. Helburuak dira ume eta gazteen irakurzaletasuna sustatzea batetik, eta poesiak sortu leiken plazerra ezagutarazotea bestetik. Poesia ulertzeko eta ezagutzeko autore eta poesia mueta ezsbardinak aurkeztuko jakez.
- Antzokia zirrikituz zirrikitu, Szenatokian, 11:00 - 13:45
Antzokiko zirrikituak ezagutu gura? Antzerkiak barruan zer dauen deskubriduteko prest? San Agustin Kultur Guneko zirrikituak ezagutzeko aukerea da hau. Horrezaz gan, antzerki obra baten atzealdea edo barrualdea ikusi eta ezagutu geinke. Aukera parebakoa antzerkia eta antzokia barrutik eta kanpotik ezagutzeko.
- Gaur egungo testuak. Ahotsenea Barriketaldiak: 11:00 - 13:00
Yurre Ugarte idazleak idazketa eta irakurketeari buruz bideratutako tailerra, gaur egungo ohiturek eta teknologia barriek emoten deuskuezan ikuspegi ezbardinetatik abiatuz.
Arratsaldean
Familia osoarentzat, Musua lana aurkeztuko dabe Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Saguganbaran, 17:30 - 18:30 bitartean. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Musua disko-liburua aurkeztuko dabe Leire Bilbaogaz batera. Leirek sortu baititu Musua disko-liburuko kantuetako berbak.
Aukeretako batzuk dira hemen adierazotakoak baina egitarau potoloaren barri ikusteko klik egin hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!