Ateak zabalik. Hemen da zaparradea...
2018-12-05 10:35 azokakGiro ederra Landakon.
Goizeko 10:30ean zan zabaltzeko ordua eta ez da atzerapenik izan. Ordu erdi lehenago makinatxu bat gazte egoan kanpoan sartzeko zain. Gaur sikieran upealako eguraldia dago, eguzkia indarrean eta hotzik ez. Aro aproposa Durangon egun pasa egiteko.
Ateak zabaldu aurretik, barrikuntza legez, aurten kazetariok izan gara protagonista, izan be, geu erretratau gaitue...
Ateak zabaldu eta arrapaladan sartu da jentea Landakon. Urtero legez, gauza asko dagoz erosteko eta lagunarterako. Aurtengo Azokearen erantzun bikainaren erakusgarria, gazteentzako tailerrak topera dagoz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!