DA-na prest, ateak zabaltzea baino ez da falta Durangon
2018-12-05 09:32 KultureaAbenduaren 5etik 9ra Durangoko Azokea zabalik egongo da.
Hemen da 53. Durango Azokea. Goizeko 10:30etan hasiko dira ume, nerabe eta enparauak sartzen Landako gunean. Gaur euren eguna da, baita beste guztiona be. Goizeko 09:00etan ikusi dogu Nerea Mujika Gerediagako burua eta hurreratu garenean autortu deusku hauxe dala berari gehen gustetan jakon momentua, azoka gunea hutsik eta hasteko tensino puntuagaz. Mujika and.ak esan deusku Euskal Herri osotik etorritako milazak ume eta nerabe espero dituela; tailerrak topera dagozala eta ahalik eta gehien disfrutetea gura dauela.
Euskal kulturea sano aberatsa eta askotarikoa da eta horren isla da Azokea, urteroko hitzordua, topalekua; Durangoko Azokea bakarra da baina aldi berean Azoka asko dira, biziteko modu asko dagozalako.
Kontuak kontu, inaugurazino ekitaldia aratsaldeko 19:00retan izango da eta hor batuko dira alderdi politiko eta erakundeetako ordezkariak.
Egitarau potoloa dago egunero eta gaurkoari errepasoa emon gura izan ezkero, Josu Bergara (13:00), Gatom (16:20) zein Mikel Urakenen 19:00) kontzertuak nabarmenduko doguz.
Irudienea gunean, barriz, Gu Laboa dokumentala emongo dabe arratsaldeko 19:00retan.
Azken buruan, inaugurazino ekitaldia egingo dan Areton Nagusian, Txakur Gorria kolektiboak eskainiko dauen Digara lana ez dogu ahaztu gura. Egitaraua goitik behera aztertzeko klik egin hemen.
Ordutegiari jagokonez, Landako gunea egunero 10:30ean zabaldu eta 20:00retan zarratuko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!