Zazpi urteren ostean, bueltan da Lisabö
2018-12-04 08:03 KultureaEta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen izeneko diskoa plazaratu dau Irungo taldeak.
Zazpi urte diskorik atera barik, denpora luzea da hori, baina Lisabören jarraitzaileei ezusteko polita heldu jake abenduagaz batera. Izan be, Irungo taldeak disko barria plazaratu barri dau, Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen izenburuduna. Bidehuts kolektiboaren babespean plazaratu dabe lana, CD eta LP euskarrietan.
Disko barriak zazpi abesti dakarz, ohiko moduan indartsu eta zaratatsuak, post-hardcore estilokoak. 2011n plazaratu eben azken diskoa, 2013an jo eben azken kontzertua eta harrezkero, geldialdian egon dira. Orain dala pare bat urte inguru hasi ziran, ia sekretupean, barriro alkartzen.
Taldean aldaketak egon dira aurreko diskotik honetara. Ivan Zabalegik eta Joseba Poncek taldea itxi dabe eta, grabazinoan, Aida Torresek jo dau bateria, eta Maite Arroitajauregik celloa. Zuzenekoetan, Borja Toval eta Sergio Gonzalez batuko jako ohiko taldeari. Oraindino ez dabe zehaztu non eta noiz izango diran zuzeneko kontzertuok.
CDa edo LPa erosi nahi izan ezkero, Durangoko Azokan salgai egongo dira. Abenduaren 10etik, Bidehutsen webgunean eskatu ahal izango dira eta laster helduko dira dendetara be. Hori gitxi ez, eta Bidehutsek Lisabören aurreko disko bi berrargitaratuko ditu: 2002ko Egun bat nonahi biniloan, eta Ezlekuak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!