Rosalia de Castro Saria emon deutsie Harkaitz Canori

Bizkaie! 2018-12-03 10:57   Kulturea

Galiziako PEN Klubak emon deutso.

Harkaitz Cano, Galiziako PEN Klubekoakaz eta beste saritu batzukaz | Ikusi handiago | Argazki originala

Galiziako kulturatik eta literaturatik abiatuta, inguruko hizkuntzetako idazleen ekarpena autortzeko emoten ditu Galiziako PEN Klubak Rosalia de Castro Sariak. Urte birik behin emoten ditue, eta aurten 12. edizinoa izan da. Sarituen artean euskal idazle bat, Harkaitz Cano, dago. Idazle lasartearraren Pasaia Blues galizierara itzulita dago.

Harkaitz Canogaz batera, beste hiru idazle honeek saritu ditue aurtengo edizinoan: Carmen Boullosa mexikarra, Sergi Belbel kataluniarra eta Nuno Judice portugaldarra. Zortzi laguneko epaimahaiak azaldu dauenez, Cano eta beste hiru sarituak Galiziako literaturearen enbaxadore dira. Santiago de Compostelan egindako ekitaldian emon deutsiez sariak.

Ez da lehenengo aldia euskal idazleei Rosalia de Castro Saria emoten deutsiena. Aurreko edizino batzuetan saritu izan ditue Itxaro Borda, Mariasun Landa, Anjel Lertxundi eta Bernardo Atxaga.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu