'Azken indioak', Gatibu taldearen 8. diskoa plazan

Bizkaie! 2018-11-30 13:21   Musikea

Durangoko 53. Azokan diskoak saltzen eta sinatzen egongo da Gatibu.

Santi Garcia aurrean, Gatibu atzean. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko Bira Kultur Gunean aurkeztu dau Gatibuk disko barria: Azken indioak.

AEBetan, Texasen grabautako diskoa da Azken indioak eta Santi Garciak egin ditu produkzino lanak, orain arte taldea arduratzen izan bada be horrezaz. Musikearen, kulturearen eta euskerearen katebegitik sortu nahi izan dau lan barria talde gernikarrak. Barruko hausnarketeari, kanpoko begirada bategaz lagundu gura izan deutsie eta horretarako, barrikuntza moduan, Santi Garcia produktoreagaz ibili dira eskuz esku alkarlanean.

Nobedadeen atalean, soinu eta magia berezia dagoz diskoan, arlo horreetan esperimentazinorako gogoa eta astia izan doguz baina benetako gauza barria, diskoan haize-instrumentuak dagozala litzateke, pare bat kantutan: sekula  ez  dogu holakorik erabili baina itzel geratu  da.

Horrezaz gan, sano bitxia izan da taldekideentzat 1961eko gitarrea, Fender baju bat zein upealako bateriagaz jo ahal izatea. Esperientzia sano ederra izan da.


Zuzenekoei jagokenez, oraintsu, hilaren 16an, Londresen izan ziran eta hemendik aurrera, abenduaren 13an, Cerdanyola del Vallesen eskainiko ditue kantu barriak; 14an, La Bisbal d'Empordàn; 15ean, barriz, Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan; 2019ko urtarrilaren 12an, Bilboko Santana aretoan; eta urtarrilaren 19an, Madrileko Caracol aretoan. Hortik aurrera, Sevillan, Donostian, Parisen, Atarrabian, Bartzelonan, Miarritzen eta Caceresen joko dau Gatibuk.

Azken indioak diskoko aurrerapen kantua hemen entzun: Salto!.

Sarrerak eskuratu hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu