Auritz taldearen 'Laino eder hori', literaturea eta musikea buztartuz
2018-11-30 11:31 MusikeaToti Martinez de Lezearen berbaurreak emoten deutso hasierea istorioari eta Ian Masonen epilogoak amaierea.
Bizkaiko Auritz taldeak gaur, zemendiak 30, argitaratu dau Laino Eder Hori disko-liburua Maldito Records diskoetxeagaz. Mikel Bizar (Idi Bihotz, Jare) abeslari eta musikariaren heavy metal abentura barria da.
Taldeko aldeko kideek gaur aurkeztu dabe Laino Eder Hori disko-liburu barria, lehenengo ekarpena, Bilboko Kafe Antzokian. Liburua gaztelaniaz dator, baina soinu bandea euskera hutsezkoa da. Istorioa hiru kasu errealetan oinarritua dago. Horretarako, familiakaz hartu-emonetan egon gara, egunero berba egin dogu eurekaz WhatsApp mezuen bidez, eta eurekaz batu gara euren ibilerak, dudak eta bizipenak ezagutzeko. Istorioan kasu errealak fikzinozko mundu paralelo bategaz nahastau doguz, eta holan, ulertzen saiatuko gara gauzak zelan ikusten dituen, nahiz eta gure ikuspegi propioa izan. Fantasiazko zein benetazko istorioaren bidez familia horreen errealidadea ezagutuko dogu. Beti be, beharrezkoa dan itxaropen argiagaz'.
Hamalau abestiz osotutako soinu bandea da, hamalau istante dira, askotariko kantuakaz: baladak, tenpo erdikoak, azkarrak, gogorrak... Horreek danak euskara hutsean, amorrua eta melodia bateratuz. Eguneroko burruka hori islatu dabe, momentu lasaiakaz, pasarte sinfonikoakaz. Opera Rock etiketea be erabili daiteke.
Lehenengo single-agaz, Requiem + Uren kantua (FINAL ACT), bideoklipa egin genduan. Bertan, istorioko protagonistak agertzen dira, Monika eta Ugaitz, Izaskun Forcada (jantzaria, abeslaria eta aktorea) eta Alex Tellogaz (aktorea) batera. Biak ala biak artista ezagunak dira euskal eszenan. Kantu hau aurrerapen moduan hartu genduan. Abestiaren interpretazinoan holako kolaboratzaileak izan ditugu Bermioko Izaro Abesbatzako Amaia Luzarraga, Hira Taldeko Ibai Marin, Asgarth Taldeko Axier Enbil eta Waldheim-eko Jessika Iban-ez.
Bigarrenahaz, ostera, Nahi (CENTRAL ACT), aurreko istoriari jarraipena emoteaz gan, diagnostikauta dagozan umeek eskoletan dituen traba eta arazo batzuk erakusten deuskuez, berbarako bulling eta guraso batzuen bazterketea. Bideo klipa, apirilean, leporaino bete zan Bilboko Itsadarra Itsas Museoko auditorioan aurkeztu eban Dani Alvarez kazetariak.
Diskoa Bilboko TAOM estudioetan grabau eta produzidu dau Jagoba Ormaetxeak
Auritz taldearen Laino eder hori literaturea eta musikea buztartzen dituan proiektua da, Maren ama eta Auritz semearen istorioa. Auritzek zazpi urte zituan Autismoaren Espektroko Nahasmena (AEN) diagnostikau eutsienean.
Marenen azken gomutetatik sortzen da dana. Alzheimer gatxagaz dago egoitza batean, eta bere bizitzako hogei urte gogoratzea lortzen dau. Urte horreetan Auritz semeagaz batera arrosa baltzaren bilaketa luze eta gogorraren ibilerak berreskuratzen ditu.
Liburuaren helburua ez da autismoaren medikuntza zein psikiatria alorra lantzea, irakurle zein entzuleak sentiberatzea baino AEN gatxaren aurrean. Beste gaitasun batzuk dituen personak dira eta gizartearen parte sentiarazoteko laguntzinoa behar dabe.
Toti Martinez de Lezeak idatzitako berbaurreak emoten deutso hasierea istorioari eta Ian Masonen epilogoak amaierea.
Auritz taldeak hiru bideoklip plazaratu ditu orain arte:
Zin dagizut
Nahi
Requiem + Uren Kantua
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!