Anita Parker jantzan dator

Bizkaie! 2018-11-29 08:02   Musikea

Swing doinuetatik elektronikara egin dau salto Anita Parker-ek.

Swing doinuak ekarri zituen igaz eta orain doinu jantzagarriakaz azaldu jakuz, elektronika apur bat sartuta.

Gose desegin zanean, Jon Zubiaga Osoron eta Iñaki Bengoa musika munduan jarraitzeko gogoz egozanez, Anita Parker osotu eben. Ondoan Ane Martinez abeslaria eta Olatz Andueza pianistea zituela ezagutzera emon eben taldea.

Kontuak kontu, bart Deustuko Zorrotzaurreko Pabiloi 6 Aretoan aurkeztu eben diskoa barria. Aurkezpena eta kontzertu txikia izan zan ze kantu bi eskaini zituen zuzenean: Herio dance eta La petite mort. Zazpi kantu batu ditue Azkarateko Katarain estudioetan Jonan Ordorikagaz aurtengo garagarrilean grabatutako diskoan. Jonanek grabau eta masterizau dau lana.

Jantzarik barik ez dago iraultzarik, dino Anita Parker-ek. Laborategi banda bat da gurea, ez gara bape erromantikoak musikea sortzekoan.

La Furia rap abeslariagaz batera sortutako Orfidal kantu elebidun eta feministeagaz amaitzen da diskoa.

Azken buruan, Korea eta Japonian egindako birearen irudiakaz Mikel Clementek egindako bideoa sareratuko dabe laster.


Kontzertuak:

- Durangoko Azokako Ahotsenean.

- Abenduaren 14an, Zaragozako La Boveda aretoan.

- Abenduaren 15ean, Valentzian.

- Abenduaren 25ean, Eskoriatzan.

- Abenduaren 28an, Tolosako Bonberenean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu