Agur Enkore...

Bizkaie! 2018-11-28 09:09   Musikea

Enkorek 10. urteurrenean agur esatea erabagi dau.

Agur esateko ordua heldu da. Hasi ginanean bagenkian momentu hau noizbait helduko zala, eta orain argi ikusten dogu: Enkorek 10 urte beteko ditu, eta horregaz batera, eszenatokiak itxiko doguz.

Erabakia hartzea ez da bape erraza izan; Enkore gure bizitzetako ardatza izan da hamarkada oso batez eta hori barik noraezean galtzeko bildurra daukagula ezin dogu ukatu. Baina beste mundu batzuetan sartzeko momentua dala sentidu dogu, hamaika ames, bizipen eta ikasketa batzen jarraitzeko.

Horregaitik, min handiz, baina batez be egindakoaz guztiz harro, agur esango deutsuegu 2019an egingo dogun azken bireagaz. Beraz, azkeneko aldiz geugaz abesten, jantzan egiten eta alkarregaz izerdia botaten etorri zaitezela gonbidatzen zaituegu.

Eszenatokietan ikusiko dogu alkar, laster.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu