Nomadak, barriro 'Hasieratik'

Bizkaie! 2018-11-27 08:28   Musikea

Igaz egindako grabazinoari beste abesti barri bi gehitu deutsiez Hasieratik + diskoan.

Bilbon aurkeztu dabe diskoa (argazkia: Nomadak) | Ikusi handiago | Argazki originala

Zalantzan ibili dira Nomadak taldekoak, igaz egindako Hasieratik grabazinoa argitaratu ala ez, formatu fisikoan atera ez izanaren arantzatxua euki dabe. Azkenean, baietz erabagi dabe, baina Hasieratik + CD-an barrikuntzak sartu ditue, kantu barri bi hain zuzen. Kanta barrietako bat da Esnatu, hona hemen bideoklipa.

Kantu barriek elektronika gehiago daukie, pop eta dance estilora jo dabe. Ordenagailuaren aurrean lan handiagoa egitea eskatu deutse horrek, taldekideek azaldu dabenez. Aurretik egindako abestien estiloa aldatu dabe, reggae gitxiago dago barriotan.

Berbei jagokenez, Hasieratik + diskoan baikortasuna topauko dau entzuleak. Ez dira mezu positiboetarako sasoirik aproposenak, taldekideen ustez, baina aurrera jo dabe asmo horregaz.

Mutrikuko AME estudioetan grabau dabe diskoa, Axular Arizmendiren laguntzinoagaz. Autoprodukzinoa da Hasieratik +. Durangoko Azokako Ahotsenean joko dabe abenduaren 6an. 2019an be hainbat kontzertu ditue hitzartuta: Urtarrilaren 18an Bergaran, zezeilaren 8an Azpeitian, 16an Oñatiko Gaztelekuan... maiatz aldean Kataluniara joango dira.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu