Zuiar gazteenak, A25eko protagonista

Bizkaie! 2018-11-21 09:18   Kulturea

Gorbeialdeko Kuadrillako Bardintasun zerbitzuak antolatu dau, udalerriko ikastetxe publikoakaz lankidetzan.

Zemendiak 25- Emakumeakanako Indarkeriaren Kontrako Nazinoarteko egunaren harian, bardintasun zerbitzuak Gorbeialdeko Kuadrillan makinatxu bat ekimen atondu ditu. Aurreko egunetako ekitaldiak kenduta, hilaren 25ean Aramaion egingo dan omenaldia, irakurketea eta konzentrazinoaz gan, zemendiaren 28an, Zigoitian izango dan Irantzu Varela, Josebe Iturrioz eta bardintasun zerbitzuko ordezkariren batek parte hartuko daben barriketaldia zein zemendiaren 30ean, Urkabustaizeko kultur etxean atondutako Emakumeak afrikako literaturan tailerra nabarmendu daitekez.


Zuiar gazteenak, A25eko protagonista

Ikastetxe publikoetako neska-mutilek manifestu feminista bat irakurri eta udaletxeko balkoian pankarta bat jarriko dabe etzi.

Zemendiaren 25a Emakumeakanako Indarkeria Desagerrarazoteko Nazinoarteko Eguna da eta, esangura horretan, zuiar gazteenek indarkeria matxista guztien kontra dagozala adierazoko dabe datorren barikuan. Eguerdiko 12:00etan, Udal Plazan, Murgian, Oroko Ama Birjina Eskolako neska-mutilak eta Institutuko ikasleak batuko dira, eurek idatzitako manifestu feminista bat ozen irakurteko eta lau haizetara zabaltzeko. Izan be, udaletxeko lehenengo pisura igon eta eurek margoztutako mezu feministakaz osotutako pankarta bat balkoian jartea da asmoa.

Ekimena Gorbeialdeko Kuadrillako Bardintasun zerbitzuak antolatu dau, udalerriko ikastetxe publikoakaz lankidetzan. Eta helburua da Zuiako hezkuntza erkidegoa sentiberatzea eta partaide egitea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu