Emakumeakanako Indarkeriaren Nazinoarteko Eguneko irakurketan parte hartzeko deia

Bizkaie! 2018-11-20 11:47   Kulturea

Bilboko Udalak dei berezia egiten deutse bilbotarrei, aldarrikapen-ekitaldi horretan parte hartu deien.

Zemendiaren 25a, Emakumeakanako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna danez, Bilbo morez jantzi eta salatu egin ditu aitatu jarrerak. Aurten be, Bilboko Udalak puntu morea jarri dau balkoian, eta ilunabarrean, eraikin nagusia argiztatu egiten da more kolorez. Horrezaz gan, Uriko beste eraikuntza ospetsu batzuen fatxadetan be ezarri da aldarrikapen-seinale hori, Arriaga Antzokian, Barrutietako Udaltegietan edo Turismo bulegoan.

Bilboko Uriaren indarkeria matxistearen kontrako jarrera hori agertzearren, Udalak irakurketa edegi eta parte-hartzailea atondu dau Emakumeakanako Indarkeriaren Kontrako Nazinoarteko Egunaren harian; datorren barikuan izango da, zemendiaren 23an, Arriaga Antzokian, 11:00etatik 13:00etara. Alkatea izango da buru irakurketa horretan, eta zinegotziek eta Bilboko jendartearen, erakunde eta alkarteen beste ordezkari batzuek be hartuko dabe berbea. Ganera, aurten, Udalak dei berezia egiten deutse bilbotarrei, aldarrikapen ekitaldi honetan parte hartu deien. Izena emoteko, mezu elektroniko bat bialdu behar da, izen-deiturak eta telefonoa adierazoz: bilbaoberdintasuna@gmail.com.

Udalak adierazo dauenez, garrantzitsua da Bilborentzat indarkeria matxistearen kontra salaketea adierazotea, eta bistan ixtea emakumeen eta gizonen arteko bardintasunaren alde dagoala. Irakurketa horregaz, bardintasunezko gizarte baten eraikuntza kolektiboaren alde agertzen gara, eta emakumeakanako edozein indarkeria salatzen dogu, izan modu batekoa edo bestekoa.

Herritarrek genero-indarkeriaren kontra egiten daben beste keinu bat da txapa moreak jartea jakeetan edo berokietan; ikur horreek doban har daitekez Barrutietako Udaltegietan, ikastetxeetan, osasun-etxeetan, alkarteetan, liburutegietan, kiroldegietan, udal eraikuntzetan eta unibersidadeetan.

Azkenik, aste honetan zehar, prebentzino, arreta eta sentikortze arlo estrategiko batzuen eta besteen barri zabalduko da sare sozialen bidez, herritarrek gogoratu deiezan udal programa nagusiak.


Kontuak kontu, parte hartzeko, bialdu mezu elektronikoa izen-deiturak, telefona gorago aitatutako helbide elektronikora. Ezinbestekoa da zemendiaren 21a baino lehen emotea izena.

Behar izan ezkero, ez izan dudarik eta eskatu laguntzino profesionala, informazinoa eta orientazino espezializatua, lagun egite soziala, laguntza sikologikoa zein aholkularitza juridikoa.

Hitzordua eskatu zeinke 944204838 telefonoan edo berdintasuna@bilbao.eus helbide elektronikoan.

Larrialdia izan ezkero: Udaltzaingoa: 092; edo Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzua – GLUZ: 944701460

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu