Bilboko Musika Eskoleak bere zaindaria, Santa Zezilia omenduko dau

Bizkaie! 2018-11-20 09:05   Musikea

Irakasle nahiz ikasleek parte hartuko dabe, Santa Zezilia musikearen zaindariaren omenez.

Santa Zezilia musikearen zaindariaren jaiaren harian, zemendiaren 21ean ospatzen baita, Bilboko Udalaren Musika Eskoleak hainbat jarduera antolatu ditu datorren eguaztenerako, hilaren 21erako, era askotakoak, eta ikus-entzule mueta guztientzat.

Jardunaldia umeentzako kontzertu bategaz hasiko da, 17:15ean, Santutxun, Bilbao Musika – La Galeran (Sorkunde kalea, 8), Trakamatrakaren eskutik, musikea eta birziklatzea, sormena eta irudimena, askotariko musikea eta ingurumenaren alderako begirunea batzen dituan proiektu bategaz.

Ondoren (18:00etatik aurrera), entzunaldi-kontzertu bat izango da Eskolako ikasleen eskutik, Bilbao Musika auditorioan, eta, ordu berean, txistulari taldeek Zazpi Kaleak eta inguruak girotuko ditue kalejira bategaz. Eta, 19:30ean, Bira Tabernan (Erronda kalea, 2), Jam Session bat izango da.

Azkenik, arratsaldean zehar, harizko musika-tresna bat zelan egiten dan agertzeko erakustaldi bat izango da, Lutheria Sarrikoren eskutik, Bilbao Musikaren 102 gelan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu