Bilboko istorio ezezagunak batu ditu Hektor Ortegak

Bizkaie! 2018-11-20 07:58   Kulturea

Liburuak 40 pasadizo eta bitxikeria dakarz.

Hektor Ortega eta Juan Mari Aburto (argazkia: Bilboko Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Antxinako Bilboko kontuetan aditua da Hektor Ortega historialari eta idazlea, eta Bilbo Hiria Irratian asteroko atala dauka. Bertan kontautako istorioek bilduma polita osotzen ebela ikusita, irratiaren bultzatzaile Zenbat Gara alkarteak liburua egitera animau eban Ortega, eta Bilboko Udalak be proiektua babestu eban. Holan jaio da Gomutan, Bilboko historiako atal ezezagunak. Erroa argitaletxea eta BilbaoArte arduratu dira argitalpena atontzeaz.

Juan Mari Aburto alkateak eta Hektor Ortega egileak agerraldia egin dabe udaletxean, liburu barria aurkezteko. Ahaztuta geratu diran pasadizoak, historia ofizialean lekurik ez daben jazoerak batzea izan da asmoa, Ortegaren esanetan. Lanaren balio historikoa nabarmendu dau Aburtok, eta ganera euskeraz dala gogoratu dau.

Danetara, 40 pasadizo labur dira. Batzuk aspaldi-aspaldikoak, beste batzuk barriagoak. Sei udaletxeak; Artxandako megalitoa, bilbotarren lehen aztarna; Wilhelm Wakonigg, Bilboko espia nazia; Mitologia Bilbon; Santutxuko tabako-fabrikako matxinada; eta Ahaztuaz joan diren auzoak dira atal batzuen izenburuak.

Diseinu eta marrazki aldetik ondo jagondako argitalpena da, BilbaoArtek parte hartu dau eta. Ane Pikazak egin ditu marrazkiak. 2.000 ale plazaratu ditue, eta Bilboko Udal Liburutegi Sarean egongo dira horreetako batzuk. Ganera, Durangoko Azokan be salgai ipiniko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu