Kazajistango olinpiadak

Zigor Aldama 2018-11-19 13:12   Bidaide

Munduko falkoneria txapelketarik handiena Bayan Ulgii urian egiten da eta ikuskizuna sekulakoa da.

Urrezko Arranoa Txapelketan parte hartzen daben falkoneria adituen lana ez da bape erraza; entrenau daben arranoa 200 metro inguruan, hatx baten ertzean kokatu eta zaldi gainean doan jaubeak mendiko 60, 80 edota 100 metroan dagozan tontortxuen ingurutik besoa jaso eta kasuan kasuko seinalea egin ostean han doa hegaz; eskunarrura heltzen dan momentua ederra da eta bildurgarria be bai ze neurri handikoak dira hegaztiok eta bai pikua eta bai erpeak oso arriskutsuak dira. Bakotxak bere oihua edo seinalea erabilten dau eta helburua da arranoak hatxetik salto egin eta jaubearen besora heltzea.

Ikuskizunetan 3.000 lagun baino gehiago egoten dira eta arrabotsa zein persona horreen zaratotsa eta bozgorailuetatik datorren zaratea ez dira bape onak arranoak aitatu hegaldia egiteko saritzat jaubeak eskuetan okela zaria dauen arren. Azken egunotan ez dabe jan eta gosea sekulakoa bada be, endredu handia dago eta ikaratzea ez da bape arraroa azaldu dau Burkit Idirish, parte-hartzaileetako batek. Hori gitxi ez eta bero handia dago, hegazti batzuk oso lodi dagoz eta ez da egoerarik onena hain arriskutsua dan ikuskizuna egiteko adierazo dau.

Zero gradu inguru dagoz baina Kazajistánetik hur dagoan Mongoliako Bayan Ulgii urian ohikoa da urriaren hasierako sasoi horretan zero azpiko tenperaturea egotea. Parte-hartzaileek hiru minutu ditue arranoa hegaz hasi daiten, izan be, lortu ezean txapelketatik kanpo geratzen dira Jardenbek Akhmerei interpreteak adierazo dauenez; ehun bat aditu izaten dira lehian eta ondo dakie zenbat eta hurranagotik lortu puntu gehiago jasoko dituela.

Batzuetan, konfidantza larregi izaten dabe parte-hartzaileek eta hurrunagoko puntutik hasten dira piztiei deitzen; gero, barriz, hurreratu eta errazagoa izaten da. Halan da be, arrano batzuk ez dira mobiduten eta beste batzuk, ostera, kontrako bidea hartzen dabe eta badira, makalik dagozalako edo lurrera jausi eta han geratzen dirnak be. Ehun pate-hartzaile inguru izaten dira eta helburua lortzen dauena herena izaten da; holakoetan, ospakizuna sekulakoa izaten da eta benetan ikusgarria izaten da zaldi gainekoa arrapaldan eta arranoa txirinbueltaka ikustea ikuslen gozamenerako.

Duda barik, batzuen poza eta beste batzuen negarra ohikoak izaten dira, urtebete lanean emon ostean, huts egin dabelako. Aukera bakarra dago. Garrantzitsuena da arranoaren eta jaubearen arteko konfidantzea da. Niretzako alabea lakoa da arranoa baina subertea be nahitaezkoa izaten da, izan be, % 50 ingurukoa da adierazo dau Asker Ulikhpan-ek, arranoa mobidu ez jakon jaubeak. Danetara, 120 kilometro inguru egin ditu Altai eskualdetik eta 40.000 tugrug (13,5 euro) baino ez ditu eroango etxera, gobernuak piztien garraiorako emoten dauen dirua.

Domekatan, barriz, arauak bestelakoak izaten dira, izan be, parte-hartzaileek hildako untzia erabilten dabe zalditik dingilizka eta kasu honetan arranoak untzia atrapetea da kontua. Modalidade horretan, gehienek subertea izaten dabe eta arranoak ez dau hutsik egiten. Hemen be puntu gehien jasoko dau deia hurrunagotik eta ahalik eta denpora tarte txikiagoan egiten dauenak. Arrano batzuk bueltaka ibilten dira harrapakinaren bila joan aurretik eta beste batzuk, barriz, berehala doaz okelearen bila, ikusleen txalo zaparradeagaz batera.

Azken buruan, pare bat egunetan lehian ibili ostean, gizakiak marraztutako mugearen alde bietako parte-hartzaile nomaden artean, Altantsogts herriko Shaimurat Askhabiluli izan da lehenengo sariak dakarren 500.000 tugrug (170 euro) eta urrezko kapea irabazi dituana. Epaileek arranoaren eta jaubearen abilidadea eta trebezia balorau zituen.

Bitxikeriak be badagoz, izan be, zaldi gaineko trebezia erakusteko epaileek lurrean itxitako txanponez betetako boltsa bi hartu behar ditue. Azkarren egiten dauenak irabaziko dau. Baina asko jausi egiten dira zalditik hareek izaten dira barreak...

Bestetik, Kazajistango gizarte patriarkalaren erakusgarri, ezkontzeko bahitu gura dauen zaldunaren emakumeak zaldi gaineko ibilalditxua egin behar izaten dau iges egiten dauelakoan.

Baina ikusgarriena ardiaren erasoaldia izaten da. Zaldi gainekoek aurretik burua kendu deutsien ardia nork eroango lehia egiten dabe eta zaldunen arteko burrukea ikustekoa izaten da. Zaldiagaz zelako maisutasuna daben upealakoa da eta ikusleek asko gozetan dabe. Jenisbek da nagusi, larrosa koloreko jakea aldean dauela; jente piloa hurreratzen jako dominadunagaz erretratuak egin guran eta, duda barik, Kazajistango errege nagusia izango da urte osoan, sasoi batean Gengis Khan-ek zapaldutako lurretan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu