Bilboko Kalealdiaren barruan, tailerra abenduan 'Perception' lanaren estreinaldiaren aurretik
2018-11-16 08:59 KultureaZirku, antzerki eta jantza ikasleentzako tailerra abenduaren 10etik 14ra izango da.
Bilboko Kalealdiaren barruan, Estadu mailan estreinauko dauen Cie Bivouac konpainia frantsesaren Perception ikuskizunari, zirkuko ohiz kanpoko eszenografiaren sorkuntzeari, fabrikazinoari eta esperimentazinoari buruzko bitartekaritza tailerra eskainiko dau abenduaren 10etik 14ra Zirkozaurren.
Bagilaren amaieran Frantzian estreinauko dan eta Bilbora garagarrilaren 1ean helduko dan Perception ikuskizunagaz lotuta dagoan bitartekaritza tailerra da. Ekimenak Bilboko Udalaren eta Bilboko Kalealdiaren laguntzinoa dauka, baita harrian oinarritutako bigarren prestakuntzea jasoko dauen Iruñeko Udalarena be. Orain, ez ohiko tresna eszenografikoa eregiko da, gai bat landuz, ondoren, objektu horregaz zirkuko mobimentuetan erabilteko.
Prestakuntzea Bejamin Lissardyk eta Maureen Brownek eskainiko dabe, goizez eta arratsaldez, 10:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 16:30era, astelehenetik barikura, eta zirku, antzerki eta jantza ikasleei eta eszenografiaren profesionalei eta zirku zaleei egongo da zuzenduta batez be. Dagoeneko emon daiteke izena tailerrean Bilboko Kalealdiaren webgunearen bitartez, eta 15 euroko kostua dauka (10 euro Artekaleko, BilbaoEszenako, ATAEko, Zirkozaurreko eta Karola Zirko Espazioko bazkideentzat).
Egun bakotxean zer
- Abenduaren 10ean: 5 ordu, konpainiaren aurkezpena, proiektuaren eta sorkuntza prozesuaren aurkezpena egiteko. Gogoetea eta kontzepzino eszenografikoa. Marrazkiak eta modeloak egitea, gastuen aurrekontua, materiala aukeratzea, ikuskizuna muntatzea, kentzea, garraiatzea eta irudikatzea…
- Abenduaren 11n eta 12aan: 6 orduko fabrikazinoa, egun bakotxean egurrezko tailer batean (taldearen zati bategaz).
- Abenduaren 13an eta 14an: 4 ordu egunero zirkuko gorputz-esperimentazinoan, fabrikautako objektuakaz eta eszenografiakaz.
Tailerra
Tailerrerako aukeratutako gaia pertzepzinoena da, eta hori izango da Bilboko Kalealdiaren hurrengo edizinoan, 2019ko garagarrilaren 1ean, Estaduko estreinaldia izango dauen Perceptions ikuskizun barriaren ardatza. Ikusleakaz egingo dan ikerketa eszenografikoa eta koreografikoa/akrobatikoa izango da (zirkuko esperimentuak, diseinautako eta eregitako objektuakaz). Ohiz kanpoko aparatu bat egingo da, eszenografiaren zati bat, gai eta eskala jakin baten arabera. Oraingo honetan, prestakuntzearen funtsezko elementua egurra izango da, eta harria izango da datorren udabarrian Iruñean eskainiko dan tailerraren ardatza.
Cie Bivouac
Konpainia 2011n sortu eben, lengoaia artistiko barriak bilatzen dituan zuzendari baten eta bere gorputza mugaraino eroaten dauen artista baten eskutik. Dana ez dala aztertu uste dabe eta eremu artistiko desbardinak idazteko modu barria sortuko dala. Bejamin Lissardyk eta Maureen Brownek badakie arte eszenikoek personarik gehienentzat ausartak eta sentikorrak diran proposamenak aurkeztu behar dituela. Zirkuaren sorkuntzearen ikuspegi hori transmitiduten ahalegintzen dira.
Cie Bivouac konpainiak ondoko lanak sortu ditu: L'Ubicoptilux (2008), Le rêve d’Erica (2012), Translation (2014), A corps perdus (2015) eta Tenir debout, c’est crier toujours! (2017). 2011tik, Cie Bivouac konpainia Bordeleko Zirku Eskoleagaz lotuta dago eta jarduera artistikoetan, hezkuntzakoetan eta egiturazkoetan hartzen dau parte. Konpainiak Frantzian, Europan eta beste herrialde batzuetan egiten ditu birak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!