'Elkarrekin esnatzeko ordua' frantsesera itzuli dabe

Bizkaie! 2018-11-16 08:15   Kulturea

Edurne Alegriak egin dau zuzenean euskeratik itzulpena.

Kirmen Uribe euskal idazleak Bordeleko Lettres du Monde Jaialdian aurkeztuko dau bere azken nobelearen frantseseko edizinoa, Elkarrekin esnatzeko ordua (Susa, 2016). Castor Astral argitaletxeak dakar eta Edurne Alegriak egin dau zuzenean euskeratik itzulpena, L’heure de nous réveiller ensemble da izenburua.

Liburua dagoeneko zazpi hizkuntzatara itzuli da eta zinema-eskubideak Asier Altuna eta Marian Fernandez-ek zuzentzen daben Donostiako Txintxua produkzino etxeak eskuratu ditu.

Uribe Baionako Hirigoyen liburudendan izango da bariku iluntzean eta zapatuan, barriz, Edurne Alegriagaz batera berba egingo dau Angeluko liburutegian eta Donibane Lohitzuneko 5ème Art liburudendan.

Domeka goizean, idazle ondarroarra Javier Cercas idazleagaz batera egongo da Bordeleko La Machine à Lire liburudendan eta ondoko egunetan, hilaren 20an, Bordeleko Cervantes Institutuan eta Bordeaux Montaigne Unibersidadean berbaldiak emongo ditu.

Kirmen Uribe New Yorken dago urtebetez, bertako Liburutegi Publikoan, hurrengo eleberria idazten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu